Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5029

IRAGARKIA, 405X12ED007 diziplina-espedientean, 02750 zenbaki profesionala duen Ertzaintzako kideari, huts oso larri baten egile bezala, zerbitzutik baztertzeko zigorra ezartzen dion Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 11ko Agindua jakinarazteko dena.

Espedientatuari jakinarazpena helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Agindu horrek administrazio-bidea agortu egiten du, eta, beraren aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango duzu Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita Administrazioarekiko Auzibideen Jurisdikzioaren 29/1998, uztailaren 13ko Legean xedatutakoaren arabera.

Halaber, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita HAAJAPEko 116. artikuluak dioenez.

2.– Espedientea ikusteko aukera ere baduzu Erandioko Mendotxe bideko 18an, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzako Zigor Araubidearen Arloan.

3.– 2012ko urriaren 24tik diziplina-espedientearen iraungitasuna etenda dago Agindua jakinarazteko HAAJAPEko 44.2 artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 5a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala