Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5011

231/2012 DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzeko Dekretua aldatzeko dena.

Uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartu zen (2004ko azaroaren 19ko EHAA, 222. zk.).

Aipatu dekretuaren indarraldian, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetza Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planean zenbait aldaketa egin beharra ikusi du, baita dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zenetik ikusi gabeko zenbait akats zuzendu beharra ere.

Aldaketa horien xedea bikoitza da: batetik, babesteko eremutzat hartzen direnetan baliabide eta/edo prozesu ekologikoek irautea ezinezko egiten ez duten erabilerak, edo balore zientifiko-kulturalak gordetzeko egoki eta beharrezko iritzitako erabilerak ahalbidetzea, uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aldaketa horiek inolaz ere Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana funtsean aldatu gabe –zeinaren egitekoa Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneen inbentarioa egitea eta horiek sailkatzea baita–; eta, bestetik, leku horietako erabilerak eta jarduerak arautzea.

Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planaren bariazio edo aldaketa ez-funtsezko bat justifikatzen da, jazotako edo plana onartu eta gero agirian geratutako gertakarietan oinarritutako doitzeek eraginda, eta ez lurralde antolamendu-ereduari eragiten dion irizpide-aldaketarengatik.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Salak epaia eman zuen 2007ko urtarrilaren 12an, 46/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Prozedura honetan, errekurtsogileak uztailaren 27ko 160/2004 Dekretua inpugnatu zuen, eta, zehazkiago, Urola ibaiaren planoan EP-3 gune gisa zehaztutakoaren kalifikazioa. Izan ere, gune hori ez zen Hezegunetzat hartu, ez errekurritutako Plan Sektorialak babestu edo arautu beharreko gunetzat ere; eta, mugakide dituen edo bere eraginpean dauden lursailak ere ez ziren arautu. Errekurtsoa partez baiesten duen epaia eman du Salak; honela diote xedapenek:

«Dekretu hori zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzen dugu, eta, ondorioz, indargabetu egiten dugu bakar-bakarrik 4. Antolamendu Planoak, Urola itsasadarrekoak, errekurtsogilearen jabetzako lurraldeei ematen dien EP3 kalifikazioaren aurka ondorioztatutako ezeztatze-auziari dagokionez; lurralde horiek Gorostiaga Industrialdeko (Zumaia) Plan Partzialaren (1974ko azaroaren 15ekoa) eta Urbanizazio Proiektuaren (1976ko martxoaren 12koa) bigarren faseari dagozkio».

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 104.1 artikuluari jarraituz, errekurritu den ekintza burutu duen organoak epaiari jarraitu beharko dio bete-betean eta halaber epaian jasotako aitorpenak betetzeko beharrezkoa dena egin beharko du.

Epai hori behar bezala betetzeko, Dekretua onartu zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak ex novo arautu behar ditu kalifikazioa baliogabe deklaratutako terreno horiek; izan ere, horien egungo errealitatearekin zerikusirik ez baitute edo errealitate horretatik ez baita ondorio logikorik eta adosturik ateratzen planeko antolamendu-kategoriei dagokienean; eta horrek sektore jakin bati emandako babes-mailaren alterazio puntuala eragiten du.

Honela, errekurtsogilearen jabetzakoak diren terrenoei dagokien epaiaren epaitzaren mugetatik haratago, aldatu egin behar da Urola ibaiaren eskuin-aldean, Korta inguruan, betegai eta berdintzegai den espazio guztia (Gorostiagako ibarra), izan ere, errealitate bakarra eta homogeneoa osatzen du, EAEko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren epai mereziaren epaitzak eragiten dionarekin batera.

Beraz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak halaxe proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 30ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana aldatzeko agiria onartzea, eta dekretu honen eranskin gisa argitaratzea beraren xedapenei eta antolamendu-planoei dagozkien aldaketok.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen inbentarioari eragiten dioten xedapenak barne hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planean, dekretu honen eranskinetan sartzen dira inbentarioan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen inbentarioa aldatzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 3ko Agindua indarrean sartzearen ondorioz.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LóPEZ áLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

URRIAREN 30EKO 231/2012 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
Eae-ko Hezeguneen Lurraldearen Arloko PlanAREN LEHENENGO ALDAKETA
TESTU ARTIKULATUA

1.– Honako artikulu hauek aldatzen dira:

1.1.– 4. artikulua.– EAE-ko hezeguneen inbentarioa.

4. artikuluaren 5.1 atalean aipatzen den eranskina aldatzen da, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 3ko Aginduaren arabera.

1.2.– 5. artikulua.– Hezeguneen sailkapena. I. taldea:

5. artikuluaren 6. paragrafoa:

Honako hau eransten da: Barranco Cotillo-ko padura (B1A39).

5. artikuluaren 7. paragrafoa:

Honako hau eransten da: Zuiako zingirak (B1 A4). Zigoitiako zingirak (B1 A5), Zeanuriko zingirak (B1 B9), Saldropoko zingirak (B1 B10).

5. artikuluaren 8. paragrafoa:

Eransten da Arkakako putzua (GG12).

5. artikuluaren 9. paragrafoa:

Honako hau eransten da: Zingira Irunen (B1G3), Landarbasoko putzua (EG4), putzua Irunen (EG16), putzua Irunen 2 (EG17), Malbazarko putzua (GG13).

5. artikuluaren 10. paragrafoa:

Honako hau eransten da: Arraia-Maeztuko zingirak (B1A6), Kanpezuko zingirak (B1A7), Izkiko putzuak (GA19).

Paragrafo berria 5. artikuluan (12. paragrafoa).

Honako hau eransten da: Aiako zingira (B1G4), Pagoetako Parke Naturalean dagoena.

Paragrafo berria 5. artikuluan (13. paragrafoa).

Honako hau eransten da: Elgea-Urkillako zingirak (B1A9), Albarraingo zohikaztegiak (B1G2), Urkuluko urtegia (EG2), Araozko urtegia (EG10), Urdalurko urtegia (EG13), Zalduendoko ureztapen-putzua (FA97), Aranburuko putzua (B3G3), Aizkorri-Aratz Parke Naturalean daudenak.

5. artikuluaren 11. paragrafoa.

Honako hau kentzen da: Villabonako ihidiak (B11G2).

5. artikuluaren 7. paragrafoko akatsa zuzentzen da:

Lamiogingo putzua (GA11) dioen lekuan Lamiogingo putzua (B7A4) esan behar du.

1.3.– 8. artikulua.– Lurraren erabileraren eta jardueren definizioa. D.3.

D.3 atalaren izena eta definizioa honela ordezkatzen dira:

D.3.– Lurpeko lineak hondeatzea.

Hondeaketa-jarduerak eta gasa, petrolioa eta produktu deribatuak eta ura garraiatzeko eta banatzeko sareak, saneamendurako eta telekomunikaziorako sareak eta lur azpiko beste azpiegitura-sare batzuk, instalazio osagarriak barne.

Azpiatal bat gehitzen zaio D.3 atalari:

D.3.1.– Zulaketa horizontal zuzendua edo iltzatze horizontala.

Hodi-linea zanja-zulaketarik gabe burutzeko teknika da.

E.3.Bis atala gehitzen da:

E.3.Bis.– Kultura-ondarearen elementuak.

Arkeologia- eta kultura-ondarea kontserbatzeko, zaharberritzeko eta berreskuratzeko jarduerak eta neurriak.

1,4.– 12. artikulua.– Erabilera eta jardueren erregulazio-matrizea.

Kostaldeko hezeguneetarako antolamendu-kategorien erabilera izendatzeko matrizean, hauek gehitzen dira:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Barnealdeko hezeguneetarako antolamendu-kategorien erabilera izendatzeko matrizean, hauek gehitzen dira:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

1.5.– 14. artikulua.– Kostaldeko hezeguneak.

1.5.1.– Barbaduneko itsasadarra (A1B1). 2.– Zonifikazioa eta antolamendu-kategoriak.+Ingurumenaren hobekuntza. Leheneratu beharreko ingurune hondatuak.

Bigarren zerrendatutako gunean atzemandako akatsa zuzentzen da, honela:

MA2-1: CLH sektorea dioen lekuan, MA2-2: CLH sektorea esan behar du.

1.5.1.– Urolako itsasadarra (Zumaia) (A1B1). 2.– Zonifikazioa eta antolamendu-kategoriak.+Ingurumenaren hobekuntza. Leheneratu beharreko ingurune hondatuak.

Gune berri bat gehitzen zaie jada badaudenei:

MA2-4: Korta gunea.

Bere deskribapena eransten da:

MA2-4: Korta gunea.

A.U. 18 Korta industria-gunearen espazio libreetako gune berdearen iparraldean dauden lur beteleku hondatuak.

Erabilera eta jardueren erregulazio-matrizeanErabilera eta jardueren erregulazio-matrizea, «Leheneratu beharreko ingurune hondatuak (MA-2)» antolamendu-kategoriari dagokion «Guneak» atalean eransten zaio «MA2-4. Korta gunea» gunea.

URRIAREN 30EKO 231/2012 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
Eae-ko Hezeguneen Lurraldearen Arloko PlanAREN LEHENENGO ALDAKETA
ANTOLAMENDU-PLANA

1.– Uztailaren 27ko Dekretuaren eranskinaren II. faszikuluan, Urola itsasadarrari dagozkion 2, 3 eta 5 zenbakiko antolamendu-planoak ordezkatzen dira Urola itsasadarreko 4. planoarekin. Erantsita dago planoa, eta Gorostiagako ibarrean Korta gunea «MA2-4 leheneratu beharreko gune hondatu» gisa birkalifikatzen da (EP-3 gisa kalifikatutako A.U. 18 Korta industria-gunearen espazio libreetako gune berdearen iparraldean dauden lur beteleku hondatuak barne hartzen ditu).

2.– Uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren eranskinaren II. faszikuluan, Inurritza ibaiari dagokion 2. antolamendu-planoa ordezkatzen da, Inurritza ibaiari dagokion 6. planoarekin. Erantsita dago planoa, eta MA1-1 gisa kalifikatutako eta bidezubiaren iparraldea izendatutako gunearen muga aldatzen da, eta, muga berria uztailaren 27ko Dekretuaren bidez Inurritzako Babestutako Biotopoaren muga izatera pasatzen.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana