Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA SAILA
4782

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2012ko ekainaren 20ko Ebazpena Fundacion Bizitzen Fundazioari jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Fundacion Bizitzen Fundazioari ordaindutako diru-laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko diruzaintza nagusiari itzultzeko prozedurari hasiera eman zitzaion.

Fundacion Bizitzen Fundazioari (Durango) aipatutako ebazpen hori jakinarazten saiatu ostean, horretarako modurik egon ez denez, ondoren argitaratzen da oso-osorik:

«Ebazpena, 2012ko ekainaren 20koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Fundacion Bizitzen Fundazioa entitateari ordaindutako diru-laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko prozedurari hasiera emateko agintzen duena. (Esp. Zk. IKT2011 B0/0068)

AURREKARIAK

1.– Kulturako sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du (IKT deialdia).

2.– Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, 2011ko abenduaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, deialdiari dagozkion diru-laguntzak esleitu zituen. Fundacion Bizitzen Fundazioa entitateak 4.109,59 euroko diru-laguntza jaso zuen «Zahartzaroaren altxorraren bila» izeneko egitasmoa gauzatzeko.

3.– Aipatu entitateak diruz lagundutako proiektuaren gastua justifikatzeko agiriak eta dokumentazioa aurkeztu ditu horretarako ezarritako epean eta eran. Horien arabera, bai Eusko Jaurlaritzako beste sail batetik eta baita Foru Aldunditik ere diru-laguntza jaso du «Zahartzaroaren altxorraren bila» izeneko egitasmorako: 28.020,60 euro eta 7.547,58 euro, hurrenez hurren.

Bestalde, 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren 6.3 artikuluan ezartzen da egitasmo orok gutxienez % 40ko finantzaketa-maila propioa izan behar duela ezinbestean. Ondorioz, diru-laguntzaren zenbatekoan bidezkoa den doikuntza egin behar da.

4.– 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz, esleitutako diru-laguntza bere osotasunean ordaindu zitzaion Fundacion Bizitzen Fundazioari, ordainketa bakar baten bidez.

Beraz, aipaturiko Agindu horren 21. artikuluak ematen didan ahalmenaren indarrez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundacion Bizitzen Fundazioa entitateari (G95186896) finkatutako azken zenbatekoa 1.474,94 eurokoa izanik, eta ordaindutako zenbatekoa 4.109,59 eurokoa izanik, dagokion 2.634,65 euroko aldea Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko beharra aitortzea, eta itzultze prozedurari hasiera ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari ematea eta, halaber, adieraztea, hamabost eguneko epea duela bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.»

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria,

IVÁN IGARTUA UGARTE.


Azterketa dokumentala