Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4780

IRAGARKIA, 404 Ingenieros, S. Coop. sozietateari Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2012ko ekainaren 27ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 404 Ingenieros, S. Coop. merkataritza-baltzuari irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: SEG/0106/2010.

404 Ingenieros, S. Coop. sozietateari jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean —Oria etorbidea 8, 10 Brunet eraikina, 201 zenbakidun bulegoa, Lasarte-Oria, Gipuzkoa—. Hori dela-eta argitaratzen da iragarki hau.

Espedientearen Aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

● Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

● Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan izena (404 Ingenieros, S. Coop.), espediente-zenbakia (SEG/0106/2010), eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 17a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala