Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4779

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedientean –beherago zehaztutakoan– emandako etetea bertan behera uzten duen Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko zuzendariaren Ebazpena jakinarazteko dena.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da lortu; hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Herrizaingoko sailburuordeari, hilabeteko apean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 26a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala