Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4770

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 25ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenaren babesean, musika-biren modalitateko lehen epean eta kontzertu berezien modalitatean aurkezturiko dirulaguntza-eskabideak ebazten dituena.

AURREKARIAK

1.– 2012ko martxoaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2012ko martxoaren 7ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

2.– Deia egiten duen Ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraiki, musikaren modalitaterako aurkezturiko eskabideak aztertzeko Balorazio Batzordea izendatu zen. Batzorde hori 2012ko ekainaren 18an Donostian bildu zen eta musika-biren lehen eperako eta kontzertu berezietarako aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpen Proposamena egin ondoren, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari igorri zion, ebatz zezan.

Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak aurkeztutako Ebazpen Proposamena ikusita, eta deia egin zuen Ebazpenaren 11. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren entitate/pertsona eta proiektuei bertan zehazturiko diru-laguntza ematea musika-biretarako.

Bigarrena.– 2. eranskinean azaltzen diren entitate/pertsona eta proiektuei musika-biretarako diru-laguntza ez ematea, aurkeztu dituzten proiektuek ez dituztelako balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortu, deia egin zuen Ebazpenaren 10.4 artikuluak aurreikusten duenaren arabera.

Hirugarrena.– 3. eranskinean azaltzen diren entitateek/pertsonek musika-biretara eta kontzertu berezietara aurkezturiko eskabideak atzera egindakotzat jotzea deia egin zuen Ebazpenaren 8. artikuluaren arabera, beharrezko dokumentuak garaiz ez aurkezteagatik.

Laugarrena.– 4. eranskinean azaltzen diren entitate/pertsonen biretarako eskabideak baztertzea deia egin zuen Ebazpenaren 19.1 artikuluko baldintzak ez betetzeagatik edota epez kanpo aurkezteagatik.

Bosgarrena.– 5. eranskinean azaltzen diren entitate/pertsona eta proiektuei bertan zehazturiko diru-laguntza ematea kontzertu berezietarako.

Seigarrena.– 6. eranskinean azaltzen diren entitate/pertsona eta proiektuei kontzertu berezietarako diru-laguntza ez ematea, Balorazio Batzordeak ez baititu jo euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa duten gertakizunetan emandako kontzertu berezitzat, 19.2 artikuluak aurreikusten duenaren arabera.

Zazpigarrena.– 7. eranskinean azaltzen diren eskabideak baztertzea, kontzertu berezien modalitatean parte hartzeko 19.2 artikuluak aurreikusten dituen baldintzak ez betetzeagatik.

Zortzigarrena.– 8. eranskinean azaltzen diren entitateek/pertsonek kontzertu berezietara aurkezturiko eskabideei uko egitea onartzea.

Bederatzigarrena.– Musika kontzertu berezietarako eskaerak ebatzi ondoren banatu gabe geratu diren zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamasei (7.376) euro, musika modalitatean biretarako 2. epean dagoen zuzkidurari gehitzea deia egin zuen Ebazpenaren 3.2 artikuluari jarraituz. Orotara 2. epeko zuzkidura hori berrogeita hemeretzi mila hirurehun eta hirurogeita hamasei (59.376) euro izango da.

Hamargarrena.– Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

– Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena argitara eman eta gehienez ere hilabeteko epean.

– Gainerako % 25 diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera ondorengo puntuan zehazten den eran justifikatu ondoren.

1.– Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Abenduan egindako jardueren kasuan, 2013ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztuko dituzte agiriak.

a) Burututako jarduera osoaren memoria-balorazioa.

b) Eranskinetan jasotzen den justifikaziorako eredu-orria jarraituz zehaztuko dira egindako gastuak, eta halakorik balego, jasotako beste diru-laguntzak.

c) Gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak edo horien fotokopiak, EEIren egoitzan konpultsatuak. Dietak justifikatzeko, aski izango da aurrekontua-justifikazioa eranskinean jasotzen den taula bete eta sinatzea.

Salbuespenez, EEIren aurrekontuen kargura emandako diru-laguntzak ez badu gainditzen aurkeztutako gastuen % 50, gastu eta diru-sarreren balantzeari buruzko zinpeko adierazpenarekin batera, emandako diru-laguntzaren kopuruari dagozkion egiaztagiriak aurkeztuko dira.

Hala ere, EEIk hala eskatzen badu, onuradunak aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbatekoa osatzeko falta diren egiaztagiriak EEIren esku jarri beharko ditu.

d) Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinudunen ale bana.

e) Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako diru-laguntzen zerrenda. EEIk emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez bada, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztuko du, diru-laguntza jaso duen pertsona fisikoak edota entitate onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duenak izenpetua.

2.– Diru-laguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean. Hala badagokio, bi hilabeteko epea izango da itzultzeko, xedapena jasotzen denetik.

Hamaikagarrena.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta ondorengo hamabost eguneko epean, onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

2.– Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2012. urtean burutzea.

3.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

4.– Esleipen-ebazpena jasotzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, EEIren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea.

5.– Ebazpena eman aurretik eskabidean aurkeztutako proiektuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz ematea EEIri. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ez bada, aldaketa onartutzat joko da.

6.– Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

Hamabigarrena.– Arauak ez betetzea.

1.– Ebazpen honetan edo maila orokorragoko aginduetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

2.– Emandako diru-laguntza guztia edo zati bat ebazpen honetan aurreikusitako jarduera ez den besteren batean erabiltzea.

3.– Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

4.– Halakorik gertatu dela egiaztatzen bada, ez betetzea gertatu dela ulertuko da eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

Hamahirugarrena.– Publizitatea.

Ebazpen hau prozedurako interesatu guztiei jakinaraziko zaie eta, ondoren, ebatzitako deialdiaren erreferentzia EHAAn argitaratuko da, denek jakin dezaten.

Hamalaugarrena.– Ebazpen honetako laguntzak Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako «minimis» arauaren mende daude. Araudi hori Ituneko 87. eta 88. artikuluak minimis -L 379/5, 2006-12-28 laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (egun Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak). Arau horiei jarraiki, enpresa jakin bati emandako laguntza osoak ezin du izan berrehun mila (200.000) eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2012ko ekainaren 25a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala