Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4769

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenaren babesean, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen deialdira arte eszenikoen modalitatearen barruan antzerki bira eta denboraldietarako aurkezturiko dirulaguntza-eskabideak ebazteko dena.

AURREKARIAK

1.– 2012ko martxoaren 30eko EHAAn, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 7ko Ebazpena argitaratu zen, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

2.– Deia egiten duen Ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, arte eszenikoen modalitatearen barruan antzerki bira eta denboraldietarako aurkezturiko eskabideak aztertzeko Balorazio Batzordea izendatu zen. Batzorde hori 2012ko ekainaren 8an Donostian bildu zen eta aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin ondoren, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari igorri zion, ebatz dezan.

Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita, eta deia egin zuen Ebazpenaren 11. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenaren Lehenengo xedapen gehigarriari jarraituz, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2012ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bitartez hogeita bost mila (25.000) euro gehitzea Arte Eszenikoen barruko antzerki modalitatearen lehen epe-aldirako, eta orotara laurogeita hamazazpi mila (97.000) eurotan banatzea aipaturiko modalitateko lehen epe-aldian.

Bigarrena.– Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren entitateei-pertsonei / proiektuei bertan zehazturiko kopuruko dirulaguntza ematea.

Hirugarrena.– 2. eranskinean azaltzen diren entitateei / pertsonei dirulaguntza uko egitea, aurkeztu dituzten proiektuek Balorazio Batzordeak egindako balorapenean puntuazio baxuagoak lortzeagatik, deia egin zuen Ebazpenaren 4. artikulua betetzeko, zeinek irizpide orokor gisa ezartzen baitu baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko direla diru-laguntzak, lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte.

Laugarrena.– 3. eranskinean azaltzen diren entitateei / pertsonei diru-laguntza uko egitea, deia egin zuen Ebazpenaren 21.eta 22. artikuluen baldintzak ez betetzeagatik.

Bosgarrena.– 4. eranskinean azaltzen diren entitateek / pertsonek aurkezturiko eskabideak uko egindakotzat jotzea deia egin zuen Ebazpenaren 8. artikuluaren. arabera, beharreko dokumentuak garaiz ez aurkezteagatik.

Seigarrena.– Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

– Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena argitara eman eta gehienez ere hilabeteko epean ordainduko da.

– Gainerako % 25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera ondorengo puntuan zehazten den eran justifikatu ondoren.

1.– Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Abenduan egindako jardueren kasuan, betiere 2013ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztuko dituzte agiriak.

a) Burututako jarduera osoaren memoria-balorazioa.

b) Eranskinetan jasotzen den justifikaziorako eredu-orria jarraituz zehaztuko dira egindako gastuak, eta halakorik balego, jasotako beste diru-laguntzak.

c) Gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak edo horien fotokopiak, EEIren egoitzan konpultsatuak. Dietak justifikatzeko, aski izango da aurrekontu-justifikazioa eranskinean jasotzen den taula bete eta sinatzea.

Salbuespenez, EEIren aurrekontuen kargura emandako diru-laguntzak ez badu gainditzen aurkeztutako gastuen % 50, gastu eta diru-sarreren balantzeari buruzko zinpeko adierazpenarekin batera, emandako diru-laguntzaren kopuruari dagozkion egiaztagiriak aurkeztuko dira.

Hala ere, EEIk hala eskatzen badu, onuradunak aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbatekoa osatzeko falta diren egiaztagiriak EEIren esku jarri beharko ditu.

d) Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinudunen ale bana.

e) Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako diru-laguntzen zerrenda. EEIk emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez bada, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztuko du, diru-laguntza jaso duen pertsona fisikoak edota entitate onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duenak izenpetua.

2.– Diru-laguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean. Hala badagokio, bi hilabeteko epea izango da itzultzeko, xedapena jasotzen denetik.

Zazpigarrena.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta ondorengo hamabost eguneko epean, onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

2.– Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2012. urtean burutzea.

3.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

4.– Esleipen-ebazpena jasotzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, EEIren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea.

5.– Ebazpena eman aurretik eskabidean aurkeztutako proiektuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz ematea EEIri. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ez bada, aldaketa onartutzat joko da.

6.– Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

Zortzigarrena.– Arauak ez betetzea.

1.– Ebazpen honetan edo maila orokorragoko aginduetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

2.– Emandako diru-laguntza guztia edo zati bat ebazpen honetan aurreikusitako jarduera ez den besteren batean erabiltzea.

3.– Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

4.– Halakorik gertatu dela egiaztatzen bada, ez betetzea gertatu dela ulertuko da eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

Bederatzigarrena.– Publizitatea.

Ebazpen hau prozedurako interesatu guztiei jakinaraziko zaie eta, ondoren, ebatzitako deialdiaren erreferentzia EHAAn argitaratuko da, denek jakin dezaten.

Hamargarrena.– Ebazpen honetako laguntzak Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako «minimis» arauaren mende daude. Araudi hori Ituneko 87. eta 88. artikuluak minimis –L 379/5, 2006-12-28– laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (egun Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak). Arau horiei jarraiki, enpresa jakin bati emandako laguntza osoak ezin du izan berrehun mila (200.000) eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2012ko ekainaren 11.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala