Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4768

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek nazioarte mailako Arco azokan standak alokatzeko diru-laguntzetarako egin diren eskaerak ebazten dituena.

AURREKARIAK

1.– 2012ko martxoaren 30ean argitaratu zen EHAAn Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 7ko Ebazpena. Ebazpen horrek arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sustatzen diharduten pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuek, euskararen eremu geografikotik kanpo 2012. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan, parte hartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du.

2.– Arte plastiko eta ikusizkoen arloan, nazioarte mailako arte azoketan standak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen zuen, eta, 8. artikuluan, Arco azokarako diru-laguntzen esleipen-ebazpena maiatzean ematea aurreikusten zuen.

Hori guzti horrengatik, eta ebazpenaren 8. artikuluak egokitu dizkidan funtzioak betez, ho-nako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren pertsona eta erakundeei bertan adierazten diren diru kopurutarako diru-laguntzak ematea, ez baitute ezein kasutan gainditzen azokako eta galeriako jaso daitekeen gehienezko diru kopurua.

Bigarrena.– Emandako diru-laguntzen ordainketa aldi bakarrez egingo da, jarduera egin eta bera behar den moduan justifikatu ondoren, ebazpenaren 10. artikuluan jasotzen den moduan.

Hirugarrena.– Arauak ez betetzearen kasuak aipatutako ebazpenaren 11. artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Horietakoren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta dagozkion legezko interesak.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdun orori banan-banan jakinaraziko zaio, eta, halaber, EHAAn argitaratu da.

Bosgarrena.– Diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Seigarrena.– Emandako diru-laguntzen jasotzaileek, lagundutako jarduera dela eta sortzen duten material inprimatu, grafiko, entzunezko zein informatiko guztietan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan dutela adieraztera behartuta geratzen dira, ebazpen hau jasotzen duten egunetik aurrera.

Zazpigarrena.– Laguntza-programa honen babesean emandako diru-laguntzak minimis izaera dute Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren aurrean, berau jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Donostia-San Sebastián, 2012ko maiatzaren 16a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala