Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4517

IRAGARKIA, 221/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (Babes Jurisdikzionala) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Euskadiko Medikuen Sindikatuak – SMEk administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, pertsonaren funtsezko eskubideak babesteko prozedura bereziko izapidez 221/12 zenbakiarekin bideratzen ari dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko plantilla funtzionalaren eskaerari buruz.

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bost eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 11.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala