Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4512

IRAGARKIA, Jaime González Fernández Jaunak 2012ko ekainaren 21an egindako eskabidea dela-eta hasi den 3915/12 zenbakiko espedientean emandako Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu espedientea Norbere Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Segurtasuneko sailburuordeak interesdunak egindako eskabideari buruzko Ebazpena eman du 2012ko abuztuaren 8an.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Administrazio-bidea amaitzen duen aipatu Ebazpenaren kontra Herrizaingoko sailburuaren edo Ebazpena egin duenaren aurrean gorako errekurtsoa jar dezakezu hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean. Hala eta guztiz ere, gorako errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, 2/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; hori guztia alde batera utzi gabe interesdunak bidezkotzat jotzen duen edozein errekurtso edo erreklamazio jartzea.

2.– Interesdunak bere eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2012ko irailaren 20a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala