Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4510

EDIKTUA, jabetza intelektualari buruzko 269/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 269/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Sociedad General de Autores y Editores.
Abokatua.
Prokuradorea: Carlos Jose Elorza Arizmendi.
Demandatua: Agrupacion Cultural de Radio Creativa-Sortzaile Irratiaren Kultural Elkartea.
Gaia: jabetza intelektuala.

Aipatu judizioan, 2012ko urtarrilaren 13ko epaia eman da, eta hauxe diote bere xedapen-zatiak eta epaitzak (epai hori akats materialak zuzentzeko 2012ko urtarrilaren 16ko autoaren bidez zuzendu zen):

Baietsi egiten dut Egileen eta Editoreen Elkarte Orokorrak aurkeztutako demanda. Ondorioz, Agrupación Cultural de Radio Creativa-Sortzaile Irratiaren Cultural Elkartea Trip Way, S.L elkartea honako honetara kondenatzen dut:

Egileen eta Editoreen Elkarte Orokorraren aurretiazko baimen bat derrigorrean lortu behar dela dioen deklarazioa onartu eta betetzera. Baimen horrek demandatzailearen lanak jendaurrean jarri eta musika-lanak eta ikus-entzunezkoak zabaltzeko modua ematen du, Ola 19 irratiaren bidez, irudia zabaltzen ez duen tresna mekaniko edo elektronikoa erabiliz, eta horren ordez, edo demandatzaileak baimena lortzen ez badu.

Demandatzailearen lan artistiko gehiagorik ez erabiltzera. Hala egiten ez badu, kendu egingo zaizkio komunikazio publikoan erabiltzen diren tresnak, dauden lekutik atera badaitezke, eta ezin bada, zigilatu egingo dira.

Hamar mila eta hirurogeita hamazortzi euro eta laurogeita zazpi zentimo (10.078,87) eta demanda jarri zen egunetiko legezko interesak ordaintzera, hori dena babespeko lanak baimendu gabe zabaltzeagatiko kalte-ordain gisa, prozedurak eragindako kostuak berariaz ezarrita."

Agrupacion Cultural de Radio Creativa-Sortzaile Irratiaren Kultural Elkarte demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0844 1111 04 0269 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala