Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4508

EDIKTUA, 520/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

520/12 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

86/12 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko uztaiaren bederatzia.

Irungo (Gipuzkoa) eta bere barrutiko 1 zenbakiko Instrukzioko epaileak ikusi ditu ebasketa-falta bat eta mehatxu-falta bat dela-eta bideratutako 520/12 falta-judizioko autoak. Ministerio Fiskala da alderdi salatzailea, eta Carolina Alonso Del Val salatua, 1971-03-28an Donostian jaioa, eta bertan bizi dena (NAN: 44135192D; Helbidea: Balleneros kalea 2, 4. D).

EPAITZA

Carolina Alonso Del Val kondenatzen dut Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusi eta zehatutako ebasketa-falta baten erantzule izateagatik, erantzukizun kriminala aldatzeko inguruabarrik egon gabe. 30 eguneko zehapena ezartzen da, egunero 3 euroko isuna ordaindu behar duelarik (orotara, 90 euro). Isuna ordaindu ezean, ordaindu gabeko bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa; prozesuan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Erantzukizun zibilagatik ez da kondenarik ezartzen.

Carolina Alonso Del Val kondenatzen dut Zigor Kodearen 622.2 artikuluan aurreikusi eta zehatutako mehatxu-falta arin baten erantzule izateagatik, erantzukizun kriminala aldatzeko inguruabarrik egon gabe. 20 eguneko zehapena ezartzen da, egunero 3 euroko isuna ordaindu behar duelarik (orotara, 60 euro). Isuna ordaindu ezean, ordaindu gabeko bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa; prozesuan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ezen, ez dela irmoa, eta bere aurka apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, letraduaren sinadurarekin, bost eguneko epean, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari ere emango zaio horren berri.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Carolina Alonso Del Val-i epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko irailaren seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala