Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4504

EBAZPENA, 2012ko irailaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio batzordeeen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kulturako sailburuaren 2012ko uztailaren 26ko Agindua, hots, kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Kontuan izanda 2012ko uztailaren 26ko Aginduaren 8. artikuluak aipaturiko diru-laguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio batzorde bana osatuko dela eta batzorde horien batzarkideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dela jasotzen duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultur sormena bultzatzeko laguntzak emateko osatuko diren balorazio-batzordeen batzarkideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

A. Antzerkirako testuak sortzeko laguntzak:

Lehendakaria: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Idoia Ayestaran Aristoy anderea.

– Dorleta Urretabizkaia Egizala anderea.

– Borja Ruiz Osante jauna.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Kultura Saileko teknikaria).

B. Gidoi zinematografikoak sortzeko laguntzak:

Lehendakaria: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Izaskun Arandia Galarraga anderea.

– Antonia Casado Ruiz anderea.

– Eneko Lorente Bilbao jauna.

– Octavio González Trueba jauna.

Idazkaria: Manuel Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Saileko teknikaria).

C. Musika-konposizioak sortzeko laguntzak:

Lehendakaria: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Maite Aurrekoetxea Viloria anderea.

– Margarita Lorenzo de Reizabal anderea.

– Jose Manuel Tife Iparragirre jauna.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz jauna (Kultura Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 11.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala