Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4501

AGINDUA, 2012ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Artxandape Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Artxandape Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Segidan zehazten den ikastetxe pribatuari 2012-2013 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Berezian unitate bat gehitzeko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48010441.
Izen espezifikoa: «Artxandape Ikastola».
Titularra: Bilboko elizbarrutia.
Helbidea: Anselma de Salces 1 bis.
Udalerria: Bilbo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate 1 gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostukoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: Hezkuntza Bereziko 2 gela ireki.

2. artikulua.– Agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokienez, indarrean dauden legeak bete behar ditu ikastetxeak. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala