Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
4500

IRAGARKIA, oposizio-lehiaketarako deialdia, Eusko Legebiltzarrean itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko teknikari plaza bi, bat txanda irekian eta bestea ahalmen-urrituentzako txanda bidez, betetzeko (09/25.01.00.0042).

Diputazio Iraunkorreko Mahaiak 2012ko irailaren 25eko bileran hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut oposizio-lehiaketarako ondorengo deialdia argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.

OINARRI ESPEZIFIKOAK, EUSKO LEGEBILTZARREKO PLANTILLAN SARTUTAKO ITZULPEN, ZUZENKETA ETA INTERPRETAZIOKO TEKNIKARI PLAZA BI, BAT TXANDA IREKIAN ETA BESTEA AHALMEN URRITUENTZAKO TXANDA BIDEZ, ETA OPOSIZIO LEHIAKETA SISTEMAZ, BETETZEKO

1.– Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua da ondoren adierazten diren plazak barne-promozioko txandan betetzea, bat txanda irekian eta bestea ahalmen-urrituentzako txanda bidez:

Lanpostuaren izena: itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko teknikaria.

Atxikipena:

Itzulpen Zerbitzua (Legebiltzarreko Gaiak Kudeatzeko Zuzendaritza).

Plaza huts kopurua: bi.

Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen kidegoa: Goi-mailako Teknikariak.

Eskatutako titulua: unibertsitateko lizentzia edo baliokidea.

Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 4.a, nahitaezkoa bi plazetarako.

Postuaren eginkizun nagusiak: 2. eranskinean jasotakoak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraibide izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean hutsik dauden plazak betetzeko oinarri orokorrak, Mahaiak 2011ko uztailaren 26an onetsiak eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean 2011ko abuztuaren 26an argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.– Parte hartzeko baldintzak, hautaketa-prozesuaren garapena eta plazaren esleipena.

4.1.– Plazaren lehiatzaileek oinarri orokorretako 3. oinarrian orokorki ezartzen diren baldintzak bete behar dituzte.

4.2.– Eskabidea oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera bete beharko da, baita euskarako hizkuntza-eskakizunari eta meritu-adierazpenari buruz aurreikusitakoa ere, eta tasa itzulgarria ordaindua dagoela egiaztatzen duen banketxearen agiria gehitu beharko da, eskabide-orrian azaldutakoaren arabera.

Barne-promozioko txandan aurkezten direnek ez dute tasa itzulgarria ordaindu beharrik.

4.3.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

Lehen aipatutako oinarri orokorretako 1.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, ahalmen-urrituentzat edo barne promoziorako gordetako plazaren bat edo batzuk bete gabe geratuz gero, gehitu egingo lituzkete, hizkuntza-eskakizun berekin, deialdi bereko txanda irekian bete beharreko plazak.

5.– Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak. Honako hauek izango dira epaimahaikide:

● Epaimahaiko presidentea. Mahaiko kide bat izango da.

● Legelari nagusia, edo eskuordetzen duena.

● Kanpoko aholkulari bat, gaian espezialista.

● Deialdiko plazaren kidego bereko edo goragoko kidego bateko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

● Deialdiko plazaren kidego bereko pertsona bat, langileen ordezkaritza-organoak kidego horretako pertsonen artetik izendatua.

● HAEEk izendatutako pertsona bat.

● Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua. Idazkari-lanak egingo ditu.

OPOSIZIO ALDIKO ARIKETEI ETA LEHIAKETA ALDIKO EBALUAZIOARI BURUZKO ARAUAK
Oposizio-aldia

Aldi honi dagozkion ariketak egingo dira. Ariketok nahitaezkoak eta kanporagarriak izango dira.

Epaimahaiak erabaki dezake ariketak aurreikusitako ordenan ez egitea. Ariketa bakoitzari dagokionez, aurreko proba kanporagarria gainditu dutenen ariketak baino ez dira ebaluatuko.

Ezinezkoa denean proba bat oposiziogile guztiek aldi berean egitea, kasu horietan zozketa bidez erabakiko da, proba egiteko egunean bertan, oposiziogileak zein ordenatan arituko diren.

Oposizio-aldiak honako ariketa hauek izango ditu:

Lehenengo ariketa

Lehenengo ariketak bi zati izango ditu:

Lehenengo zatia erantsitako I. eranskineko A gai-zerrendari (zati orokorra) buruzkoa izango da, eta lau erantzunen artean zuzena zein den aukeratu beharko da. Erantzun okerrak penalizatu egingo dira: erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da.

Bigarren zatian, erantsitako B gai-zerrendako (zati espezifikoa) bi gairen azalpena egin beharko da, idatziz. Bi gai horiek zozketaz aukeratuko dira.

Ariketa honetan 27 puntu jaso ahal izango dira guztira:

● 11 puntu lehenengo parteari dagokionez (gai-zerrenda orokorra); gutxienez 5,5 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

● 16 puntu bigarren parteari dagokionez (gai-zerrenda espezifikoa); gutxienez 8 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

Bigarren ariketa

Hauek egin beharko dira:

a) Gehienez 60 lerro izango dituen gaztelaniazko dokumentu bat, eduki juridikoa izango duena, euskarara itzuli, gehienez ere bi orduko epean.

b) Gehienez 60 lerro izango dituen euskarazko dokumentu bat, eduki juridikoa izango duena, gaztelaniara itzuli, gehienez ere bi orduko epean.

Ariketa honetan 14 puntu jaso ahal izango dira guztira:

● 8 puntu a) parteari dagokionez; gutxienez 4 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

● 6 puntu b) parteari dagokionez; gutxienez 3 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

Hirugarren ariketa

Euskarazko 2 hitzaldi parlamentarioren interpretazioa (aldi bereko itzulpena) egin beharko da gaztelaniara. Interpretazio bakoitzak ezin izango du 20 minutu baino gehiago iraun.

Ariketa honetan 14 puntu jaso ahal izango dira guztira: gutxienez 7 puntu lortu beharko dira ariketa hau gainditzeko.

Laugarren ariketa

Ariketa honek bi proba desberdin izango ditu:

● Lehenengo proba Legebiltzarreko bilkuretako hitzaldien transkripzio diren bi testu, bat euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa, gainbegiratzea eta zuzentzea izango da. Proba testu mekanografiatu baten gainean egingo da eta bilkuraren grabaketa jarriko da egokitze eta zuzentze lana egiten laguntzeko.

● Bigarren proban Legebiltzarreko bi idazki, bat euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa, zuzendu beharko dira.

Bi probetan hiru eratako zuzenketa egingo da: a) ortografikoa, b) linguistikoa (morfosintaxia eta lexikoa) eta c) puntuazioarena, testu ulergarria eta formaz koherentea lortzeko.

Lehen ariketa egiteko bost ordu izango dituzte, gehienez, lehiatzaileek. Lehen ariketaren bi proben artean etenaldi bat egingo da. Bi probek 14 puntu izango dituzte guztira (5 puntu lehenak eta 9 bigarrenak). Baztertuta geratuko dira lehenengoan 2,5 puntu eta bigarrenean 4,5 puntu lortzen ez dituzten lehiatzaileak.

Proba praktikoetan lehiatzaile bakoitzak ekarritako hiztegiak erabili ahal izango dira.

Lehiaketa-aldia

Oposizio-aldiko azken ariketaren ondoren egingo da, eta honako hauek izango dira epaimahaiak baloratu beharreko merituak:

1.– Lortu nahi den postuaren funtzioetakoren bat (itzultzea, interpretatzea edota zuzentzea) egin den lanpostuetan benetan aritzeagatik lortutako esperientzia.

Esperientziatzat hartzen da Herri Administrazio barruan edo erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan beteriko lanaldia.

Esperientzia hau 17 puntuz baloratuko da gehienez ere, baremo honen arabera:

● A1 eta A2 (lehen, A eta B) taldeei dagozkien kidegoetako postuetan:

(Ikus .PDF)

● C1 (lehen, C) taldeari dagozkion kidegoetako postuetan:

(Ikus .PDF)

Hilabete batetik beherako denbora-tarteak ez dira kontuan hartuko.

Zenbaketa egiteko batuko dira lanean emandako aldiak, eta batuketa hori egin ondoren hilabetetik beherako zatiak ez dira kontuan hartuko. Horren ondorioetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Ezinbestekoa izango da aritu izaniko erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian jasoko dira lanpostuaren izena, zehazki egindako lanak eta lan horietan aritutako denbora, epaimahaiak konprobatu ahal dezan benetan bete direla baloratu behar diren funtzioak, hau da, itzultzea, interpretatzea edota zuzentzea.

Eusko Legebiltzarrean lanean ari diren lehiatzaileek ez dute aipatutako ziurtagiria aurkeztu behar izango.

2.– Lanpostuaren eginkizunekin zuzenean lotuta dauden gaiei buruzko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroetara joateagatik, 0,05 puntu emango dira orduko, eta guztira 4 gehienez, betiere ikastaroa eman edo antolatu zuen zentro homologatuak edo erakunde ofizialak egindako diploma edo aprobetxamendu- edo bertaratze-ziurtagiria aurkezten bada, ikastaroa zenbat ordutakoa izan den ere zehazten duena.

Ez dira baloratuko 10 ordukoak baino laburragoak diren ikastaroak.

3.– Titulu akademikoak baremo honen arabera baloratuko dira, 5 puntuz gehienez ere: Itzulpen eta Interpretazioko lizentziak 5 puntu izango ditu; Euskal Filologiakoak, 4; Filologia Hispanikokoak, 3; Zuzenbideko lizentziak, 2, eta bestelako filologia orok, puntu 1.

4.– Informatikako ezagupenak.

Informatikako ezagupenen balorazioa gehienez ere 2 puntukoa izango da, honako baremo honen arabera:

● Microsoft Word aurreratua (2003 edo XP): 0,8 puntu.

● Microsoft Outlook (2003 edo XP): 0,6 puntu.

● Internet aurreratua: 0,6 puntu.

Moduluen gainditzea IT Txartela ziurtatze-sistemaz egiaztatuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei egiaztatutzat joko zaie oinarrizko maila ere.

IT Txartela ziurtagiria oposizio-aldiko azken ariketa egiten den egunera arte lortu ahal izango da.

5.– Hizkuntzak.

Gehienez ere 3 puntuz baloratuko dira, baremo honen arabera:

Ingelesa, frantsesa eta Europar Batasuneko hirugarren hizkuntza bat, baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Lehiaketa gainditu baina plazarik lortu ez duten lehiatzaileek lan-poltsa bat osatuko dute, Itzulpen Zerbitzuko plantillako edozein postu denbora-tarte batean betetzeko.

Era berean, hautatze-prozesua bukatu ondoren Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak zenbait lan-poltsa osatu ahal izango du ariketa guztiak gainditu ez baina proba praktikoetako bat, gutxienez, gainditu duten lehiatzaileak biltzeko.

Zuzentzeko gaitasunari buruzko proba gainditu ez baina itzultzeko eta interpretatzeko probak gainditzen dituzten lehiatzaileek lan-poltsa bat osatuko dute, lehentasun-hurrenkeraren arabera bigarrena izango dena, eta itzulpen-proba bakarrik gainditzen dutenek beste lan-poltsa bat osatuko dute, lehentasun-hurrenkeraren arabera hirugarrena izango dena.

Horretarako, poltsa bakoitzeko hurrenkera finkatzeko, lehiaketa-aldian baloratzen diren merezimenduak egiaztatzeko epe bat zabaldu ahal izango da, merezimendu horiek lehiaketa-aldiko emaitzei gehitzeko.

I. ERANSKINA

A gai-zerrenda

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura sistematikoa. Oinarrizko printzipioak.

2.– Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

3.– Autonomia-erkidegoak. Sorrera. Antolamendua. Eskumenak.

4.– Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Herriaren eskumenak. Estatutuaren erreforma.

5.– Lehendakaria. Designazioa eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak.

6.– Lurralde historikoak. Kontzeptua. Organoak. Eskumenak.

7.– Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkideak eta legebiltzar-taldeak. Eusko Legebiltzarraren egoitza.

8.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarra eratzea.

9.– Osoko bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda.

10.– Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Prozedura bereziak.

11.– Legebiltzarraren kontrol-eginkizuna. Galderak, interpelazioak, mozioak. Ikerketa-batzordeak.

12.– Eusko Legebiltzarreko zuzendaritza-organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzordea. Legelari nagusia.

13.– Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario-motak eta -kidegoak.

14.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

15.– European Foundation for Quality Management-en (EFQM) bikaintasun eredua. Eragileen irizpideak. Emaitzen irizpideak.

16.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

17.– Otsailaren 27ko 3/1985 Legea, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzen duena. Egitura sistematikoa. Arartekoa: eginkizunak, izendapena eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

18.– Europar Batasunaren erakunde-sistema. Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea: organo horien osaera, antolamendua eta funtzionamendua.

19.– Administrazio-prozedura: administrazio-egintzaren produkzioa, edukia, motibazioa, forma eta efikazia. Administrazio-isiltasunaren kontzeptua. Interesatuak. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Administrazio-errekurtsoaren kontzeptuak eta Administrazioak ofizioz berrikustea. Administrazio publikoen zerbitzura dauden langile eta agintarien erantzukizuna.

20.– Datu pertsonalen babesaren oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak, bereziki, informazio-eskubidea datuen bilketan, sekretu-betebeharra eta datuen komunikazioa.

21.– Laneko Arriskuen Prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legea: xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

B gaiak (parte espezifikoa)

LEHEN ATALA: INTERPRETAZIOA

1.– Itzulpenaren eta interpretazioaren arteko aldeak. Interpretazio motak.

2.– Ahozko diskurtsoaren azterketa eta osaera.

3.– Oroimena: oroimen motak. Oroimenaren garapena eta erabilpena.

4.– Esaldien arteko kohesio mekanismoak.

5.– Notaketa.

6.– Berradierazpen fasea: estrategiak.

7.– Komunikazio egokia lortzeko baldintzak.

8.– Dekodifikazio prozesua eta mezua birsortzea.

9.– Zentzuaren teoria eta esfortzuen eredua.

10.– Aldi bereko interpretazioaren teknikak.

BIGARREN ATALA: ITZULPENGINTZAREN TEORIA

11.– Itzulpenaren definizioa: hizkuntzaren barneko itzulpena, hizkuntzen artekoa eta itzulpen intersemiotikoa.

12.– Itzulpen-ikasketen hasiera eta garapena.

13.– Holmesen mapa.

14.– Roman Jakobson: esanahi linguistikoa eta baliokidetasuna.

15.– Nidaren eredua: baliokidetza formal eta dinamikoa.

16.– Newmarken eredua: itzulpen komunikatibo eta semantikoa.

17.– Koller: baliokidetasuna eta korrespondentzia.

18.– Itzulpen unitatea: definizioak eta karakterizazioa.

19.– Itzulpen metodoak eta estrategiak.

20.– Itzulpen teknikak.

21.– Itzulpen arazoen definizioa eta sailkapena.

22.– Itzulpen akatsak: definizioa, sailkapena eta azterketa.

23.– Testu azterketaren osagaiak: testualitatea, koherentzia, kohesioa eta lotura.

24.– Koherentziak eta kohesioak sorturiko arazoak Hatim eta Mason eta Bakerren arabera.

25.– Even-Zohar: polisistemaren teoria.

26.– Toury eta Itzulpen Ikasketa Deskriptiboak.

27.– Itzulpen arau eta legeak.

28.– Manipulazioaren Eskola.

29.– Itzulpen-ikasketetako norabide kulturala.

30.– Lefevere: itzulpena berridazketa gisa.

31.– Venuti eta itzultzailearen ikusezintasuna.

HIRUGARREN ATALA: EUSKAL ITZULPENGINTZAREN HISTORIA

32.– Joannes Leizarraga: itzulpen eredua.

33.– Azkue eta bere eragina.

34.– Orixe eta bere garaikideak.

35.– Euskara batuaren sorrera eta bere eragina.

36.– Euskararen ofizialkidetasunaren eragina itzulpengintzan.

37.– Euskal itzulpengintza juridiko-administratiboa: egungo egoera.

38.– Liburuen itzulpengintza: ekoizpena eta bilakaera.

39.– Hedabideetako itzulpengintza.

LAUGARREN ATALA: ZUZENBIDEA ETA EUSKARA

40.– Zuzenbide hizkeraren sailkapenak.

41.– Diskurtso juridikoa eta zuzenbidearen lexikoa.

42.– Administrazio hizkeraren ezaugarriak.

43.– Euskal itzulpen juridiko-administratiboaren historia.

44.– Euskarazko terminologia juridikoa.

45.– Euskarazko itzulpen juridikoaren egungo arazoak.

BOSGARREN ATALA: GAZTELANIATIK EUSKARARAKO ITZULPENA

46.– Letrakera arrunta, etzana eta lodia. Kakotxak.

47.– Izen berezien deklinabidea eta erdal izen bereziak.

48.– Siglak eta laburdurak.

49.– Neurri-izenak.

50.– Barra eta marratxoa.

51.– Hitz elkartuen idazkera.

52.– Hizkuntzak eta haien arteko eraginak. Kalkoak.

53.– Nola identifikatu kalko okerrak.

54.– Kalkoen mailaz mailako sailkapena eta adibideak.

55.– Gaztelania eta euskara tipologiaren aldetik.

56.– Mintzagaia eta galdegaia.

57.– Mugarri-lana egiteko errekurtsoak.

58.– Perpausa eta testua: zuzentasun gramatikaletik testura.

59.– Kohesio mekanismoak: pronominalizazioa, erlazio anaforikoak eta kataforikoak.

60.– Erakusleak eta mugatzaileak. Adberbioa.

61.– Errepikapena. Sinonimoak.

62.– Perifrasia. Elipsia eta elementu isilak.

63.– Gaztelaniazko formulazio trinkoak.

64.– Nominalizazioa.

65.– Sasimenderatuak: partizipioak, gerundio narratiboa, erlatibo esplikatiboa.

SEIGARREN ATALA: GAZTELANIA

66.– Párrafos y apartados.

67.– Tipo de letra por su tamaño: minúscula, versalita, seudoversalita y mayúscula.

68.– Por su figura: la letra redonda (con y sin comillas); las letras cursiva y seudocursiva.

69.– Revisión del contenido: la pertinencia informativa; las ambigüedades; la redundancia; la adecuación del contenido a la situación comunicativa.

70.– Revisión de la estructura textual: aspectos sintácticos y léxicos.

71.– Rimas internas en la prosa. Las cacofonías.

72.– Pobreza léxica. La adjetivación inexpresiva. El hipérbaton.

73.– La ambigüedad. Las redundancias. El gerundio.

74.– Vicios contra la concisión.

75.– Vicios contra la sencillez y la naturalidad.

BIBLIOGRAFÍA: Orientativa para la preparación de las pruebas, si bien carece de carácter vinculante u obligatorio.

1.– INTERPRETAZIOA

ILIESCU, Catalina. Introducción a la interpretación. La modalidad consecutiva. Alicante: Publicaciones Universidad de Alicante, 2001.

JONES, Roderick. Conference interpreting explained. Manchester: St Jerome Publishing. 1998.

PAGOLA, Juanjo, eta URKIA, Joseba. Interpretearen eskuliburua. Zarautz: IVAP, 2008.

PÖCHHACKER, Franz, eta SHLESINGER, Miriam (ed.). The Interpreting Studies Reader. Londres: Routledge, 2002.

ROZAN, Jean-Francois. La toma de notas en interpretación consecutiva. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2007.

2.– ITZULPENGINTZA

BAKER, Mona. In Other Words: A Coursebook on Translation. Londres: Routledge, 1992.

BAKER, Mona (ed.). Routledge Encyclopedia of Translation Studies. Londres: Routledge, 2000.

BASSNETT, Susan, eta LEFEVERE, André (ed.). Translation, History and Culture. Londres: Pinter, 1990.

EVEN-ZOHAR, Itamar. «The position of translated literature within the literary polysystem», in L. Venuti (ed.) (2000), 192-7 orr.

HATIM, Basil eta MASON, Ian. Discourse and the Translator. Londres: Longman, 1990.

HERMANS, Teo. The Manipulation of Literature. Beckenham: Croom Helm, 1985.

HOLMES, James S. «The name and nature of translation studies», in Lawrence Venuti (ed.) (2000), 172-85.

HURTADO, Amparo. Traducción y Traductología. Introducción a la Traductología. Madrid: Cátedra, 2001.

JAKOBSON, Roman. «On linguistic aspects of translation», in L. Venuti (ed.) (2000), 113-18 orr.

LEFEVERE, André. Translation, Rewriting and the Manipulation of Literary Fame. Londres: Routledge, 1992.

MENDIGUREN, Xabier. Itzulpengintza. Historia eta Teoria. Donostia: Elkar, 1992,

– Euskal Itzulpenaren Historia Laburra. Donostia: Elkar, 1995.

MUNDAY, Jeremy. Introducing Translation Studies. Theories and Applications. Londres: Routledge, 2001.

NEWMARK, Peter. A textbook of Translation. New York: Prentice-Hall, 1988 (Manual de Traducción. Madrid: Cátedra, 1992).

NIDA, Eugene. Towards a Science of Translating. Leiden: E.J. Brill, 1964.

TOURY, Gideon. Los estudios descriptivos de traducción y más allá: Metodología de la Investigación en Estudios de Traducción (Traducción y edición de R. Rabadán y R. Merino). Madrid: Cátedra, 2004.

VENUTI, Lawrence. The Translator’s Invisibility: A History of Translation. Londres: Routledge, 1995.

VENUTI, Lawrence (ed.). The Translation Studies Reader. Londres: Routledge, 2000.

3.– EUSKARA: GRAMATIKA, ESTILOA ETA HIZTEGIA. GAZTELANIATIK EUSKARARAKO ITZULPENA

AGIRRE BEREZIBAR, Jesus Maria. Itzulpen estrategiak. Gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 2009.

ALBERDI, Xabier, eta SARASOLA, Ibon. Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2001.

BERRIA. Estilo liburua. Donostia: Berria, 2006.

GARZIA GARMENDIA, Juan. Joskera lantegi. Gasteiz: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. IVAP, 1997,

– Kalko okerrak: Ikasmaterialen Aholku Batzordea, Estilo-liburuaren bigarren atala. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2005.

HAEE. IVAPeko estilo-liburua (2. arg.). Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 2005.

MUJIKA, Alfontso. Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon, eta ESNAL, Pello. Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1993.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon. Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004.

4.– GAZTELANIA

GARACHANA, Mar, SANTIAGO, Marisa, y MONTOLÍO, Estrella. Manual práctico de escritura académica, III. Barcelona: Ariel, 2001.

GÓMEZ TORREGO, Leonardo. Hablar y escribir correctamente. Gramática normativa del español actual I. Acentuación, Puntuación, Ortografía, Pronunciación, Léxico, Estilo. Madrid: Arco/Libros, 2009.

IVAP. Libro de Estilo del IVAP. Zarautz: Instituto Vasco de Administración Pública, 2005.

MARTÍNEZ DE SOUSA, José. Ortografía y ortotipografía del español actual. Gijón: Trea, 2008.

– Diccionario de usos y dudas del español actual. Gijón: Trea, 2008.

REAL ACADEMIA ESPAÑOLA. Nueva gramática de la Lengua Española, vol.1 Morfología. Sintaxis I; vol. 2 Sintaxis II. Madrid: Espasa-Calpe, 2009.

– Ortografía de la Lengua Española. Madrid: Espasa-Calpe, 2010.

SECO, Manuel. Diccionario de dudas y dificultades de la lengua española. Madrid: Espasa-Calpe, 2000.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala