Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
4499

IRAGARKIA, oposizio-lehiaketarako deialdia, Eusko Legebiltzarreko Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko (09/25.01.00.0041).

Diputazio Iraunkorreko Mahaiak 2012ko irailaren 25eko bileran hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut oposizio-lehiaketarako ondorengo deialdia argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.

OINARRI ESPEZIFIKOAK, EUSKO LEGEBILTZARREKO ADMINISTRARIEN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO

1.– Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua da plaza huts hauek betetzea:

4 plaza, honela bananduta:

a) Barne sustapeneko txanda:

– Administrari-plaza bat. Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, nahitaezkoa.

– Administrari-plaza bat. Hizkuntza-eskakizuna: 2.a, nahitaezkoa.

b) Txanda irekia:

– Administrari-plaza bat. Hizkuntza-eskakizuna: 2.a, nahitaezkoa.

– Kontularitzako administrari-plaza bat. Hizkuntza-eskakizuna: 2.a, nahitaezkoa.

Txanda irekian aurkezten diren lehiatzaileek aukera izango dute bi plazetarako lehiatzeko, baldin eta bi plazak lortzeko proba komunak gaindituta kontularitza-teknikarien plazarako proba espezifikoak egiten badituzte.

Atxikipena:

Administrarien hiru plazak Eusko Legebiltzarreko Administrazioko zerbitzuei atxikita daude.

Kontularitzako administrari-plaza Ararteko erakundeari atxikita dago.

Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen kidegoa: Administraria.

Eskatutako titulua: LH-II edo baliokidea.

Lanpostuen eginkizun nagusiak: administrarien kasuan 2a, 2b, 2c eta 2d eranskinean jasotakoak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraibide izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean plaza hutsak betetzeko oinarri orokorrak, Mahaiak 2011ko uztailaren 26an onetsiak eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean 2011ko abuztuaren 26an argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.– Parte hartzeko baldintzak, hautaketa-prozesuaren garapena eta plazaren esleipena.

4.1.– Plazaren lehiatzaileek oinarri orokorretako 3. oinarrian orokorki ezartzen diren baldintzak bete behar dituzte.

4.2.– Eskabidea oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera bete beharko da, baita euskarako hizkuntza-eskakizunari, hizkuntza-tituluei eta meritu-adierazpenari buruz aurreikusitakoa ere, eta tasa itzulgarria ordaindua dagoela egiaztatzen duen banketxearen agiria gehitu beharko da, eskabide-orrian azaldutakoaren arabera.

Barne-promozioko txandan aurkezten direnek ez dute tasa itzulgarria ordaindu beharrik.

4.3.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

Eusko Legebiltzarreko plantillan sartutako plaza hutsak betetzeko oinarri orokorretako 1.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera (2011-08-29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak), ahalmen-urrituentzat edo barne promoziorako gordetako plazaren bat edo batzuk bete gabe geratuz gero, gehitu egingo lituzkete, hizkuntza-eskakizun berekin, deialdi bereko txanda irekian bete beharreko plazak.

5.– Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak. Honako hauek izango dira epaimahaikide:

– Epaimahaiko presidentea. Mahaiko kide bat izango da.

– Legelari nagusia, edo eskuordetzen duena.

– Kanpoko aholkulari bat, gaian espezialista.

– Deialdiko plazaren kidego bereko edo goragoko kidego bateko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

– Deialdiko plazaren kidego bereko pertsona bat, langileen ordezkaritza-organoak kidego horretako pertsonen artetik izendatua.

– HAEEk izendatutako pertsona bat.

– Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua. Idazkari-lanak egingo ditu.

OPOSIZIO ALDIKO ARIKETEI ETA LEHIAKETA ALDIKO EBALUAZIOARI BURUZKO ARAUAK
Oposizio-aldia

Aldi honi dagozkion ariketak egingo dira. Ariketok nahitaezkoak eta kanporagarriak izango dira.

Epaimahaiak erabaki dezake ariketak aurreikusitako ordenan ez egitea. Ariketa bakoitzari dagokionez, aurrekoa gainditu dutenen ariketak baino ez dira ebaluatuko.

Ezinezkoa denean proba bat oposiziogile guztiek aldi berean egitea, kasu horietan proba egiteko egunean zozketa bidez erabakiko da, proba egiteko egunean bertan, oposiziogileak zein ordenatan arituko diren.

Oposizio-aldian proba idatziak egin eta informatikako zenbait ezagupen egiaztatu beharko dira.

Oposizio-aldiko lehen probaren egunaren aurretik informatikako ondoko ezagupenak egiaztatu beharko dira, beti ere IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez:

– Microsoft Word aurreratua (2003 edo XP).

– Microsoft Excel aurreratua (2003 edo XP).

– Microsoft Access Oinarrizkoa (2003 edo XP).

– Microsoft Outlook (2003 edo XP).

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei egiaztatutzat joko zaie oinarrizko maila ere.

Probetan galdera-sortei erantzun beharko zaie, eta lau erantzunen artean zuzena zein den aukeratu beharko da. Erantzun okerrak penalizatu egingo dira: erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da.

I.– Administrarien plazei eta kontularitzako administrari-plazari dagozkien ariketa komunak.

Lehenengo ariketa:

Nahitaezkoa eta kanporagarria izango da txanda irekian aurkezten direnentzat. Gai orokorrei buruzko galdera-sorta bati erantzun beharko zaio.

Proba honetan 13,5 puntu jaso ahal izango dira guztira, eta gutxienez 7 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

Bigarren ariketa:

Nahitaezkoa eta kanporagarria izango da. Administrarien lanei buruzko galdera praktikoei erantzun beharko zaie. Galdera horiek administrarien gai-zerrenda espezifikotik hartuko dira. Proba honetan 42 puntu jaso ahal izango dira guztira, eta gutxienez 21 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

Hirugarren ariketa:

Nahitaezkoa eta kanporagarria izango da. Administrarien lanei buruzko galdera teorikoei erantzun beharko zaie. Galdera horiek administrarien gai-zerrenda espezifikotik hartuko dira. Proba honetan 13,5 puntu jaso ahal izango dira guztira, eta gutxienez 7 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

Hiru ariketak egun berean egingo dira. Bigarren ariketaren orduaren berri emango zaie barne-promozioko txandan aurkezten diren oposiziogileei, ez dutelako lehenengo ariketa egin behar.

Administrarien plazari dagozkion aurreko ariketak gainditzen dituzten oposiziogileek, nahi izanez gero, aukera izango dute kontularitza-administrariaren plazari dagozkion ariketak egiteko, honako hauek izango baitira:

II.– Kontularitzako administrari-plazari dagozkion ariketa espezifikoak.

Ariketa hau nahitaezkoa eta kanporagarria izango da kontularitza-administrariaren plazari dagokionez, soil-soilik. Bi parte izango ditu, egun berean egin beharrekoak.

Lehenengo partean kontularitza-administrarien gai-zerrenda espezifikotik hartutako galdera teorikoei erantzun beharko zaie. Proba honetan 6,75 puntu jaso ahal izango dira guztira, eta gutxienez 3,5 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

Bigarren partean kontularitza-administrarien lanei buruzko galdera praktikoei erantzun beharko zaie. Galdera horiek kontularitza-administrarien gai-zerrenda espezifikotik hartuko dira. Proba honetan 21 puntu jaso ahal izango dira guztira, eta gutxienez 12 puntu lortu beharko dira ariketaren parte hau gainditzeko.

Oposizio-lehiaketaren faseetako emaitzen arteko proportzioari distortsiorik ez eragiteko, kontularitza-administrariaren plazari dagokion gaindituen zerrenda egiterakoan bigarren eta hirugarren ariketetan lortutako emaitzen erdia hartuko da kontuan.

Era berean, barne-promozioko plazei dagozkien gaindituen zerrenden kasuan, hirugarren ariketaren emaitzaren bikoitza hartuko da kontuan.

Lehiaketa-aldia

Oposizio-aldiko azken ariketaren ondoren egingo da, eta honako hauek izango dira epaimahaiak baloratu beharreko merituak:

A) Txanda irekia.

1.– Maila bereko ondoko kategorietako lanpostuetan benetan aritzeagatik lortutako esperientzia:

– administraria.

– kontularitza-teknikaria.

– administrari laguntzailea.

Edo aipatutako kategorien funtzio baliokideetan, C1 edo C2 azpitaldeko lanpostuetan.

Esperientziatzat hartzen da Herri Administrazio barruan edo erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan beteriko lanaldia.

Esperientzia hau 20 puntuz baloratuko da gehienez ere, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,20 puntu emanda administrari eta kontularitza-administrari kategorietarako, eta 0,15 puntu administrari laguntzailearenerako. Hilabete batetik beherako denbora-tarteak ez dira kontuan hartuko.

Kontaketa lan egindako aldiak batuz egingo da, eta batuketa egin ondoren, ez dira aintzat hartuko hilabete baino gutxiagoko aldiak. Horretarako, hilabetetzat joko da 30 egun naturaleko multzoa.

Nahitaezkoa izango da enpresaren edo erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horretan lanpostuaren izena eta lanpostuan egindako lan zehatzak azalduko dira, baita lan horien iraupena ere, epaimahaiak konprobatu ahal dezan benetan bete direla baloratu behar diren funtzioak.

Eusko Legebiltzarrean lanean ari diren izangaiek ez dute aipatutako ziurtagiria aurkeztu behar izango.

2.– Lanpostuaren eginkizunekin zuzenean lotuta dauden gaiei buruzko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroetara joateagatik, 0,05 puntu emango dira orduko, eta guztira 4 gehienez, betiere ikastaroa eman edo antolatu zuen zentro homologatuak edo erakunde ofizialak egindako diploma edo aprobetxamendu- edo bertaratze-ziurtagiria aurkezten bada, ikastaroa zenbat ordutakoa izan den ere zehazten duena.

Ez dira baloratuko 10 ordukoak baino laburragoak diren ikastaroak.

3.– Gehienez 5 puntuz baloratuko dira oposiziora aurkezteko beharrezkoak ez diren titulazio akademiko ofizialak (Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo baliokideak), Teknikarien Kidegorako zabalik dauden postuetarako egokitzat jotakoak badira.

Ondorengo titulazioak baremo honen arabera baloratuko dira:

Titulu bakoitzeko 5 puntu:

LHko Goi-mailako Teknikaria:

– Administrazioko eta Finantzetako Goi-mailako Teknikaria.

– Zuzendaritzaren Laguntzako Goi-mailako Teknikaria.

– Idazkaritzako Goi-mailako Teknikaria.

Diplomak:

– Kudeaketa eta Herri Administrazioa.

Titulu bakoitzeko 2,5 puntu:

– Enpresa Zientzietako Diploma.

– Lan Harremanetako Diploma.

– Gizarte Langintzako Diploma.

– LHko erdi-mailako prestakuntza-zikloa Administrazioaren Kudeaketan.

Titulu bakoitzeko 1,25 puntu:

– Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako 3 ikastaroen egiaztagiria.

– Aurreko atalean aipatu gabe utzitako edozein diplomatura, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko.

– Aurreko atalean aipatu gabe utzitako Lanbide Heziketako espezialitateetako Goi-mailako Teknikaria.

4.– Informatikako ezagupenak.

Informatikako ezagupenen balorazioa gehienez ere 2 puntukoa izango da, honako baremo honen arabera:

– Microsoft Access aurreratua (2003 edo XP): 0,90 puntu.

– Microsoft PowerPoint (2003 edo XP): 0,55 puntu.

– Internet (oinarrizkoa): 0,55 puntu.

Moduluen gainditzea IT Txartela ziurtatze-sistemaz egiaztatuko da, oinarri orokorretan zein espezifiko hauetan azaldu denez, eta lehenengo proba egiteko egunaren aurretik aurkeztu beharko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei egiaztatutzat joko zaie oinarrizko maila ere.

B) Barne-promozioko txanda.

Barne-promozioko txandan parte hartzen dutenen lehiaketa-aldiaren kalifikazioa finkatzerakoan kontuan hartuko da merezimenduen baremo honen arabera emandako puntuen batuketa:

1.– Antzinatasuna.

Antzinatasuntzat hartzen da eskabideak aurkezteko epearen amaierako eguna arte Herri Administrazio barruan edo erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan beteriko lanaldia.

Antzinatasun hau 5 puntuz baloratuko da gehienez ere, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,03 puntu emanda. Hilabete batetik beherako denbora-tarteak ez dira kontuan hartuko.

Hirurtekoen ondorioetarako, Eusko Legebiltzarreko Administrazioak aitortutako antzinatasuna bakarrik hartuko da kontuan.

2.– Administrarien, kontularitza-administrarien, administrari laguntzaileen edo kategoria baliokide bateko lanpostuetan benetan aritzeagatik lortutako esperientzia.

Esperientziatzat hartzen da Herri Administrazio barruan edo erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan beteriko lanaldia.

Esperientzia hau 12 puntuz baloratuko da gehienez ere, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,12 puntu emanda administrari eta kontularitza-administrari kategorietarako, eta 0,09 puntu administrari laguntzailearenerako. Hilabete batetik beherako denbora-tarteak ez dira kontuan hartuko.

Zenbaketa egiteko batuko dira lanean emandako aldiak, eta batuketa hori egin ondoren hilabetetik beherako zatiak ez dira kontuan hartuko. Horren ondorioetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Ezinbestekoa izango da aritu izaniko erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian jasoko dira lanpostuaren izena, zehazki egindako lanak eta lan horietan aritutako denbora, epaimahaiak konprobatu ahal dezan benetan bete direla baloratu behar diren funtzioak.

3.– Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroetara joatea. Gehienez, 6 puntu emango dira, honako baremo honen arabera:

3.a) Lanpostuaren eginkizunekin zuzenean lotuta dauden gaiei buruzko prestakuntza- eta hobekuntza- ikastaroetara joateagatik, 0,03 puntu emango dira orduko, eta guztira 4 gehienez, betiere ikastaroa eman edo antolatu zuen zentro homologatuak edo erakunde ofizialak egindako diploma edo aprobetxamendu- edo bertaratze-ziurtagiria aurkezten bada, ikastaroa zenbat ordutakoa izan den ere zehazten duena.

Ez dira baloratuko 10 ordukoak baino laburragoak diren ikastaroak.

3.b) Eusko Legebiltzarrak deialdiko lanpostuari ez dagozkion gaiei buruz antolatutako prestakuntza-jardunaldietara joateagatik: 0,02 puntu orduko, eta guztira 2 puntu gehienez.

4.– Titulazio akademikoak eta informatikako ezagupenak.

Txanda libreari dagokionez azaldutako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira.

I. ERANSKINA
A gai-zerrenda (parte komuna)

I.– ANTOLAKETA POLITIKO ETA ADMINISTRATIBOA.

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura sistematikoa. Oinarrizko printzipioak.

2.– Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

3.– Autonomia-erkidegoak. Sorrera. Antolamendua. Eskumenak.

4.– Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Herriaren eskumenak. Estatutuaren erreforma.

5.– Lehendakaria. Designazioa eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak.

6.– Lurralde historikoak. Kontzeptua. Organoak. Eskumenak.

7.– Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkideak eta legebiltzar-taldeak. Eusko Lege-biltzarraren egoitza.

8.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarra eratzea.

9.– Osoko bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda.

10.– Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Prozedura bereziak.

11.– Legebiltzarraren kontrol-eginkizuna. Galderak, interpelazioak, mozioak. Ikerketa-batzordeak.

12.– Eusko Legebiltzarreko zuzendaritza-organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzordea. Legelari nagusia.

13.– Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario-motak eta -kidegoak.

14.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

15.– European Foundation for Quality Management-en (EFQM) bikaintasun eredua. Oinarrizko kontzeptuak eta irizpideak.

16.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua. Printzipio orokorrak.

17.– Otsailaren 27ko 3/1985 Legea, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzen duena. Egitura sistematikoa. Arartekoa: eginkizunak, izendapena eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

18.– Europako Erkidegoaren erakunde-sistema. Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea: organo horien osaera, antolamendua eta funtzionamendua.

19.– Administrazio-prozedura: administrazio-egintzaren produkzioa, edukia, motibazioa, forma eta efikazia. Administrazio-isiltasunaren kontzeptua. Interesatuak. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Administrazio-errekurtsoaren kontzeptuak eta Administrazioak ofizioz berrikustea. Administrazio publikoen zerbitzura dauden langile eta agintarien erantzukizuna.

20.– Datu pertsonalen babesaren oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak, bereziki, informazio-eskubidea datuen bilketan, sekretu-betebeharra eta datuen komunikazioa.

21.– Laneko Arriskuen Prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legea: xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

B gai-zerrenda (parte espezifikoa)

1.– Administraria (plaza guztiak).

I.– ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN ITURRIAK ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA.

1.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Erregelamendua: erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Arauen arteko hierarkia. Legezkotasunaren printzipioa Herri Administrazioan.

2.– Antolaketa administratiboa: administrazioko organoak. Kide anitzeko organoak. Antolamendu-printzipioak: hierarkia eta eskumena. Eskuordetza, goragokoak eskumenak bereganatzea eta ordezkotza. Kudeatzeko gomendioa. Kontzentrazioa eta deskontzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa.

3.– Administrazio-egintza: administrazio-egintzen legezkotasunaren presuntzioa. Administrazio-egintzen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta ezeztapena. Administrazioaren isiltasuna.

4.– Administrazio-prozedura: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena: printzipio orokorrak. Administrazio-prozeduraren aldiak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.

5.– Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea: printzipio orokorrak. Errakuntza materialak zuzentzea. Egintzak ezeztatzea. Administrazio-errekurtsoak.

6.– Administrazio-kontratuak: kontzeptua eta motak. Administrazio-kontratuen elementuen azterketa, kontratuak egiteko gaitasuna, esleitzeko prozedurak. Administrazio-kontratuen motak. Administrazio-kontratuak betetzea. Prezioak berrikustea eta beste kontratu-aldaketa batzuk. Administrazio-kontratuak ez betetzea.

II.– ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA.

7.– Dokumentazioa kudeatzea eta artxibatzea bulegoko artxiboetan.

8.– Dokumentuen kopiak, ziurtagiriak eta sinadura-legeztapenak egitea Herri Administrazioan.

III.– HERRITARRENGANAKO KOMUNIKAZIOA ETA ARRETA.

9.– Komunikazioa Administrazioan: administrazio-hizkeraren erabilera zuzena, administrazio-hizkera ez-sexista.

10.– 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa: herritarrek herri-administrazioekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izateko eskubideak.

IV.– LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA.

11.– Datuak bistaratzeko pantailei lotutako lan-arloko arriskuen prebentzioa.

12.– Eraikinak ebakuatzeari buruzko oinarrizko alderdiak: larrialdiei aurre egiteko planak.

13.– Lehen laguntzak: oinarrizko nozioak.

V.– ESTATUKO ETA AUTONOMIA ERKIDEGOKO GOBERNUEN ARGITALPEN OFIZIALAK. KONTZEPTU OROKORRA.

14.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialaren egitura, edukia eta araubide juridikoa.

15.– Bilkura-egunkarien egitura, edukia eta araubide juridikoa.

16.– Hutsen zuzenketak argitalpen ofizialetan. Estatuko eta Autonomia Erkidegoko arauak.

17.– EAEko administrazio publikoen argitaratze-lana. Argitalpenen arauak eta irizpide orokorrak.

2.– Kontularitzako administraria (Kontularitzako administrari-plazarako lehiatzaileentzat soilik).

VI.– KONTABILITATEA ETA AURREKONTUAK.

18.– Aurrekontua eta aurrekontu-aldaketak: kontzeptua. Aurrekontu-printzipioak. Aurrekontu-zikloa. Kapitulukako aurrekontua: kontzeptua eta faseak. Aurrekontua zero oinarrian: terminologia eta aurrekontu-prozesuaren garapena.

19.– Gastu-aurrekontua gauzatzeko administrazio-prozedura. Organo eskudunak. Prozeduraren faseak eta horren kontabilitate-agiriak. Hurrengo ekitaldietarako gastu-konpromisoak. Gastu-ordenamendua: kontzeptua eta eskuduntza. Pagamendua burutzea: moduak eta hartzaileak.

20.– Gastuen aurrekontua betearaztea. Betearazpen-faseak. Kontabilitateko agiriak.

21.– Aurrekontuaren kitapena eta urteko kontuak.

VII.– HERRI ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK.

22.– Herri-administrazioen zerbitzura dauden langileen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Oinarrizko, osagarrizko eta bestelako ordainsariak. Diru-eskubideen sortzapen eta likidazioa. Jardunean den langilegoaren ordainsarien ordainketa. Ordaintzeko moduak. Oporrak, baimenak eta lizentziak. Negoziazio kolektiboa. Bateraezintasunak. Diziplina-araubidea: irizpideak, hobenak, isunak eta zehapen-prozedura.

23.– Lan-kontratuko langileak: lan-kontratua, iraupen jakineko kontratuak, txanda-kontratuak. Lan-kategoriak. Mugikortasun funtzionala eta geografikoa. Lan-harremana etetea eta iraungitzea.

24.– Bitarteko funtzionarioak hautatzeko araudia, 2006.

25.– Zerbitzua dela-eta eman beharreko kalte-ordainak eta aplikatzeko irizpideak.

26.– Nominak: egitura eta egiteko arauak.

27.– Gizarte Segurantza: langileen bazkidetzea, Gizarte Segurantzako altak eta bajak: kontzeptua, izaerak, prozedurak eta ondorioak. Kotizazioak: sortzea, iraupena eta iraungitzea.

28.– Aldi baterako ezintasuna: kontzeptua, edukia, dinamika eta kudeaketa. Babesa.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala