Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4495

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko ekainaren 25ekoa, Herri-zaingoko sailburuarena, ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalen ordutegien publizitateari eta identifikatzeko bereizgarriei buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira 2012ko ekainaren 25eko Aginduaren testuan (2012ko uztailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.), eta jarraian zuzendu egiten dira:

2. artikuluko lehenengo paragrafoaren a) idatzi-zatian (Identifikatzeko bereizgarriak), 2012/3166 (8/2) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«a) Borobila izango da, gutxienez 90 mm-ko diametroa izango du. Euskarri zurrun batean jarriko da (PVC, metakrilato) lokalaren aurrealde nagusian, 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra, artikulu honen bigarren paragrafoan ezarritakoa alde batera utzi gabe».

Honako hau esan behar du:

«a) Borobila izango da, gutxienez 90 mm-ko diametroa izango du. Euskarri zurrun batean jarriko da (PVC, metakrilato) lokalaren aurrealde nagusian, 1,80 metroko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 metrora, artikulu honen bigarren paragrafoan ezarritakoa alde batera utzi gabe».

2012/3166 (8/3) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra».

Honela esan behar du:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 metroko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 metrora».

2012/3166 (8/5) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra».

Honela esan behar du:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 metroko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 metrora».

2012/3166 (8/6) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra».

Honela esan behar du:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 metroko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 metrora».

2012/3166 (8/7) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra».

Honela esan behar du:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 metroko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 metrora».

2012/3166 (8/8) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 cm-ko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 cm-ra».

Honela esan behar du:

«Fatxada nagusian atxikita 1,80 metroko altuerara gutxienez eta gehienez 2,30 metrora».


Azterketa dokumentala