Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4414

AGINDUA, 2012ko irailaren 25ekoa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren aplikazio informatikoak ireki eta berrerabiltzeko polítika onartzen duena.

159/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko aplikazio informatikoak irekitzea eta berrerabiltzea arautzen duena. Bada, orokorrean, dekretu horretako laugarren artikulua Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioaren sortzeari eta helburuei buruzkoa da; direktorio hori Open Apps izenaz ezagutzen da; beraz, direktorio horretan gorde eta argitaratu beharreko informazioa nola egituratu behar den zehaztea behar-beharrezkoa da; betiere, haren aplikazio-eremuko erakunde orotan delako informazioa homogeneoa izan dadin.

Ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren aplikazio informatikoak ireki eta berrerabiltzeko polítika onartzea; izan ere, politika horren bitartez, Iturburu Irekiko Aplikazio Informatikoen Direktorioan –aipatu dekretuko 4. artikuluaren arabera sortutakoan– argitararu beharreko informazioa nola egituratu zehazten da; betiere, haren aplikazio-eremuko erakunde orotan delako informazioa homogeneoa izan dadin.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan, https://euskadi.net, aplikazioa informatikoak ireki eta berrerabiltzeko politikari buruzkoa dokumentu osoa argitara ematea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara izango ditu ondorioak EAEko Administrazio Publikoaren aplikazio informatikoak ireki eta berrerabiltzeko politikak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko iirailaren 25a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana