Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4286

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako gama altuko ultrasonografia-ekipoa erosteko espedientearen lizitazioari buruzkoa (prozedura irekia).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailera atxikitako Ente Publikoa, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Montevideo Hiribidea, 18, 48013 Bilbao (Bizkaia).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea - Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/1/1107/O621/0000/092012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako gama altuko ultrasonografia-ekipoa erostea.

c) Loteka eta kopuruka banatzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 72.727,27 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio estimatua: 72.727,27 euro (BEZik gabe).

5.– Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Montevideo Hirib., 18, 48013 Bilbao (Bizkaia).

7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko urriaren 10ean, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: bai, ikusi klausula administratibo partikularren pleguko karatula.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 35 puntu.

– Bermea: 10 puntu.

– Entrega egiteko eta abian jartzeko epea: 5 puntu.

b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:

– Kalitate teknikoa: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: entitatea: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. Helbidea: Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia). Noiz: 2012ko urriaren 17an, 09:30ean.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: entitatea: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. Helbidea: Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia). Noiz: 2012ko azaroaren 9an, 09:30ean.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (447,99) euro.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net.

Bilbao, 2012ko irailaren 11.

Presidentea,

Koldo Mezkorta Etxaurren.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana