Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4285

EDIKTUA, 1579/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut:

1579/12 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

Donostia, bi mila eta hamabiko apirilaren hogeita zazpia.

Nik, Silvia Villanueva Hormíasek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 1579/12 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan fiskaltza izan da alderdietako bat. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epaia ematen dut:

Tatiana Santos 35 egunez egunean 10 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut, ordena publikoaren aurkako falta baten egile baita; erantzukizun pertsonal subsidiarioaren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko atxiloketa ezarriko zaio. Prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Eta jasota gera dadin, Tatiana Santosi epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin –egun bizileku ezezaguna baitu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko abuztuaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala