Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4284

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko filiazioa erreklamatzeko bideratutako 799/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 799/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.
Demandatzailea: M.L.H.A.
Abokatua: Salvador Solas Sison.
Prokuradorea: Tejerina.
Demandatua: Luis Manuel Escudero Isidro.
Gaia: ezkontzaz kanpoko filiazioa erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut M.L.H.A.ren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Luis Escudero Isidro aurkakoa; seme-alaba komunei dagokienez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

– Amari ematen zaio XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, bi gurasoek edukiko dute. Zuzenbideko bigarren oinarrian ezarritako bisita-erregimena izango du aitak.

– Bien seme-alabentzat 450 euroko hileko mantenu-pentsioa ezartzen da. Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du aitak, hil bakoitzeko lehenengo bost egunetan, amak izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera. Halaber, guraso biek ordainduko dituzte adingabeek sortzen dituzten aparteko gastuak, erdibana, betiere gastu horiek beharrezkoak edo adostutakoak badira.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Luis Manuel Escudero Isidro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko uztailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala