Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4283

EBAZPENA, 2012ko irailaren 6koa, UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordearena, atzerriko enpresetan praktikak egiteko Elkano programaren bost mugikortasun beken iraupena luzatzen duena (2011-2012 deialdia).

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen 2012ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez, atzerriko enpresetan praktikak egiteko Elkano mugikortasun-bekak eman ziren, 2011-2012 aldirako (2012ko martxoaren 16ko EHAA, 55. zk.).

Deialdiaren oinarrien arabera, bekek 12 hilabeteko iraupena izan zezaketen arren, aurrekontu-arrazoiak zirela eta, esleitzeko ebazpenean sei hilabeteko iraupena finkatu zen, 2011-2012ko mugikortasun beka guztietarako.

Nolanahi ere, esleitzeko ebazpen horretan ezarri zenez, horien iraupena luza zitekeen, baldin eta Elkano programaren antolatzaileek (UPV/EHU – Gaia) 2012ko lehen seihilekoan beken hasierako diru-hornidura areagotzeko baliabide ekonomikoak lortzen bazituzten.

Hala, 2012ko bigarren hiruhilekoan, Elkano programaren antolatzaileek (UPV/EHU – Gaia) baliabide ekonomiko osagarriak lortu dituzte, aipatutako beken iraupena luzatu ahal izateko.

Horren ondorioz, programaren antolatzaileek galdetu egin diete inplikatutako enpresei ea bideragarria eta interesagarria jotzen duten atzerriko praktiken iraupena luzatzea, eta horietako batzuek luzatzeko eskaintza ezetsi dute.

Era berean, praktiken iraupena luzatzeko interesa agertu duten enpresei lotutako bekadunei ea jarraitu nahi duten galdetu diete programaren antolatzaileek.

Hori guztia dela eta, UPV/EHUko Estatutuen (2011ko otsailaren 24ko EHAA, 38. zk.) 197. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskumenak betez, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen 2011ko irailaren 28ko Ebazpenak (2011ko urriaren 19ko EHAA, 199. zk.) ezarritako atzerriko enpresetan praktikak egiteko mugikortasun beken Elkano programaren deialdiaren esparruan (2011-2012 deialdia), eta bekak esleitzeko 2012ko otsailaren 27ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera (2012ko martxoaren 16ko EHAA, 55. zk.), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2011-2012 aldirako Elkano mugikortasun beken iraupena luzatzea, Ebazpen honetan adierazitako baldintzetan, honako pertsona hauei:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Beken kopurua zuzenean bekadunari ordaintzea, hiru ordainketetan:

a) Bekaren zenbateko osoaren % 30 ordainduko da luzapen hau argitaratu eta hurrengo egunetan.

b) Bekaren zenbateko osoaren % 60, kopuru berdinetan, tokatzen zaien hilabeteetan zatituko da, eta praktiketako hilabete bakoitzeko lehen astean ordainduko da diru hori, baldin eta bekaduna betekizunak betetzen ari bada.

c) Bekaren azken zatia % 10 izango da. Zati hori atzerrian kokaturiko enpresan Elkano praktikak amaitu eta gero egingo da. Aurrez, onuradunak Elkano programaren antolakuntzari (UPV/EHU - Gaia) dagokion azken txostena eman beharko dio.

Hirugarrena.– 2011-2012 aldian banatutako Elkano beken gainerako baldintzak bere horretan uztea. Baldintza horiek arestian aipatutako UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen 2012ko otsailaren 27ko Ebazpenean adierazten dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau indarrean sartuko da UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Erregistro Nagusiaren Iragarki Oholean argitaratzen den egunean (Ignacio M.ª Barriola Zentroa). Dena den, ezagutzera emateko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta interesdunei jakinaraziko zaie.

Bosgarrena.– Bide administratiboa agortzen ez duen Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar daiteke, UPV/EHUko errektorearen aurrean. Gorako errekurtsoa jartzeko epea hilabete batekoa izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Erregistro Nagusiaren Iragarki Oholean (Ignacio M.ª Barriola Zentroa) eta http://www.sc.ehu.es/Elkano helbidean argitaratzen denetik. Errekurtso horren gaineko berariazko ebazpena izan ezean, ez onartutzat hartuko da.

Donostia-San Sebastián, 2012ko irailaren 6a.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala