Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4271

EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Javier Pereda Suberbiola jauna, «Estratigrafia eta Paleontologia» jakintza-arloan pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzea proposatzen duena, plaza hori 2012ko apirilaren 18koa Ebazpenak (2012ko maiatzaren 21 EHAA) dei egin zuelarik.

Errektorearen 2012ko apirilaren 18koa Ebazpenaren bitartez (2012ko maiatzaren 21 EHAA) batzordea osatu zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2012ko apirilaren 18koa erabakiak (2012ko maiatzaren 21 EHAA) pertsonal ikertzaile doktore iraunkorren kidegoan dei eginiko plazen horniketa epaitzeko eta berak eginiko proposamenarekin bat etorrita, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren UPV/EHUko pertsonal irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretuan; Gobernu-Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an pertsonal ikertzaile iraunkorra hautatu eta kontratatzeko onartu eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko erabakiaren bidez argitaratutako prozeduran (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarrietan; aplikagarri zaizkion arau orokorretan ezarritakoarekin bat eginik; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenetan ezarritakoa kontutan hartuta.

Errektorego honek Javier Pereda Suberbiola jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzeko proposamena egiten du, NAN-zenbakia 30559838 Z duena, kontratazioaren datuak honakoak izanik: Kodea: IDPTCL1 - D00121 - 1. Jakintza arloa: «Estratigrafia eta Paleontologia». Saila: «Estratigrafia eta Paleontologia». Ikastegia Zientzia Fakultatea – Leioa. Hizkuntza betekizuna: ez elebiduna. Arduraldi-erregimena: osoa.

Proposatutako lehiakideak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 20 laneguneko epea izango du dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko lehiaketaren deialdiak, 9. oinarrian, zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean; guzti hau, kontratazioaren aurretik.

Ebazpen honek amaiera jartzen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazio-auzietako Epaitegietan, bi hilabeteren epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari dagokion egunetik hasita zenbatuko dira.

Leioa, 2012ko irailaren 7a.

Errektorea.
BO (2011-02-25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA),

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala