Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4270

EBAZPENA, 2012ko irailaren 24koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, izangai hautatuen zerrenda argitaratzeko dena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian lan egiteko lan-kontratuak formalizatu ditzaten.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2011ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bitartez –2011ko abuztuaren 31ko Ebazpenak aldatua–, agentzia horretan lan-kontratudun langile gisa jardungo duten bederatzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egin zen.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2012ko abuztuaren 24ko eta irailaren 14ko Ebazpenen bitartez, agentzia horretan lan-kontratuko langile gisa jardungo duten bederatzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesua gainditu duten hautatutakoen behin betiko zerrenda argitaratu zen eta egutegiko hogei (20) eguneko epea ezarri, 2011ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren I. eranskineko 9.1 paragrafoak eskatzen dituen dokumentuak aurkezteko.

Horren ondorioz, langileak hautatzeari dagokionez Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean (II. Titulua, IV. Kapitulua, 30. eta 31. artikuluak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera, eta aipatu legearen 6.1.i) artikuluan xedatutakoaren arabera eman zaizkidan eskumenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2011ko urtarrilaren 10eko Ebazpeneko I. eranskineko 9. paragrafoak ezarritakoa bete duten izangai hautatuen zerrenda argitaratzea (I eranskina).

Bigarrena.– Hamabost (15) eguneko epea ematea, hautatutako izangaiek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin dagokien lan-kontratua sinatu dezaten, Agentziaren egoitzan (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala