Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZERGA ADMINISTRAZIOKO ESTATUKO AGENTZIA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORDEZKARITZA BEREZIA
3978

IRAGARKIA, Euskal Autononomia Erkidegoko Ordezkaritza Bereziaren enkante bati buruzkoa. Diru Bilketako Bulegoa (Enkante-zenbakia: S2012R4886001007).

Euskadiko Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Ordezkaritza Bereziaren Diru Bilketako Bulegoko buruak, honako hau

Jakinarazten du: uztailaren 29ko 939/2005 ED-ren bidez onartutako Diru Bilketako Erregela-mendu Orokorraren 101. artikuluak xedatutakoaren arabera, erabaki batzuk hartu ziren 2012ko uztailaren 26an, enkante bidez hainbat ondasun besterentzea aginduz. Iragarki honen I. eranskinean daude zehaztuta ondasun horiek. Enkantea, bestalde, 2012ko irailaren 26an egingo da, 11:00etan, Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Ordezkaritza Berezian, 3. solairuko Ekitaldi Aretoan (Federico Moyua plaza 3, Bilbao).

Aipatutako artikulu horretan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau, eta enkantean parte hartu nahi dutenei honako hau ohartarazten zaie:

Lehenengoa.– Enkantera aterako diren ondasunei lotutako zama eta kargak espedienteko deskripzioan daude zehaztuta, eta indarrean iraungo dute, iraungitzean ezingo zaielarik aplikatu errematearen prezioa.

Bigarrena.– Ondasunak esleitu aurreko edozein unetan eten ahal izango da enkantea, baldin eta ordaindu gabeko zorra, sortutako interesak edo Altxorrean sartu bitartean sor daitezkeenak, betearazpen-aldiko errekarguak eta premiamendu bidezko prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

Hirugarrena.– Lizitatzaileek gutun-azal itxian aurkeztuko dituzte eskaintzak, enkantearen iragarkia egiten denetik hura ospatu baino ordu bete lehenagora arte. Lizitazioan bertan ere parte hartu ahal izango dute gutun-azalekoak baino eskaintza altuagoak aurkeztuz. Eskaintza horiek, gehienezkoak izango direnak, enkantea egingo den bulegoko erregistro nagusian aurkeztuko dira. Azalean enkantearen identifikazio-datuak zehaztuko dira. Gutun-azalean honako hauek sartuko dira: eskaintza eta laugarren atalean zehaztutakoaren arabera osatutako gordailua, lizitatzailearen izen-abizenak, sozietate-izena edo izen osoa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta lizitatzailearen helbidea.

Lizitatzaileek, Zerga Agentziaren web-orria erabiliz, bide telematikoa erabili ahal izango dute enkantean, eskaintzak aurkeztuz edo eskaintza automatikoak eginez, Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Zuzendaritza Nagusiak 5/2002 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorrita (5/2002 Ebazpena, maiatzaren 17koa, ondasunak besterentzeko prozeduretan –diru-bilketako organoek garatutakoetan– bide telematikoz parte hartzeari buruzkoa; 2002-05-24ko BOEn argitaratua).

Laugarrena.– Enkantea egin aurretik, lizitatzaileek gordailua osatuko dute Enkante Mahaiaren aurrean. Lehen lizitazio-aldian enkantearen araberako ehuneko 20koa izango da gordailua, betiere portzentaje txikiagoa adostu ez bada. Edonola ere, ez da izango da ehuneko 10 baino txikiagoa. Lote bakoitzerako gordailuaren zenbatekoa enkantera aterako diren ondasunen zerrendan dago zehaztuta. Iragarki honi erantsi zaio zerrenda.

Gordailua txeke bidez osatuko da, zeinek Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrak 35.1 artikuluan xedatutako baldintzak bete beharko baititu. Bide telematikoz ere osatu ahal izango da, sistema horri atxikitako entitate baten bitartez, eta identifikatzeko balioko duen erreferentzia-zenbaki osoa (NRC) esleituko dio entitate horrek. Guzti hori, Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 17ko 5/2002 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorrita (2002-05-24ko BOE).

Esleipendunek ez badute errematearen prezioa ordaintzen, gordailua zorra kitatzeko erabiliko da, ordaintze ezak eragin ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe.

Bosgarrena.– Lehenengo lizitazioan ez badira ondasunak esleitzen, Enkante Mahaiak bigarren lizitazio bat egitea erabaki dezake, bidezkoa baderitzo, eta enkanterako tasa berria lehenengo lizitazioko tasaren % 75ean ezarriko du. Esleipen zuzenerako izapidea hastea ere erabaki dezake, eta Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrak 107. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Seigarrena.– Esleipendunak esleipen-egunean edo hurrengo 15 egunetan ordaindu beharko du eratutako gordailuaren eta esleipen-prezioaren arteko aldea.

Ordainketa banketxe, aurrezki-kutxa edo kreditu-kooperatibetan egin ahal izango da, eta ez da beharrezkoa izango horietan kontua irekita edukitzea. Ordainketa bere kontu korrontean zordunketa bidez ere egin dezake, edo Internet bidez (www.agenciatributaria.es), aukera honetan: Egoitza elektronikoa-Prozedurak, zerbitzuak eta izapideak-Nabarmendutako izapideak-. Zergak ordaintzea. Internet bidez ordaintzeko, beharrezkoa izango da Zerga Agentziak onartzen dituen sinadura elektronikoko sistemaren baten jabe izatea.

Esleipendunak, era berean, Enkante Mahaiari hala eskatzen badio esleipen-egintzan, esleipen-prezioaren zenbatekoa osoa ordaindu ahal izango du. Horrelakoetan, ordainketa egiaztatu ondoren, esleipendunak eratutako gordailuari egindako atxikipena altxatuko du Zerga Agentziak.

Zazpigarrena.– Lizitazioan ez bada zorra estaltzen eta ondasunak gelditzen badira esleitu gabe, Mahaiak esleipen zuzeneko izapidea hastea aginduko du.

Enkante Mahaiak zehaztutako epean aurkeztu ahal izango dira eskaintzak. Gutun-azal itxian aurkeztuko dira enkantea egin den bulegoko erregistro nagusian, eta gordailua ere aurkeztuko da, hala dagokionean.

Zerga Agentziaren Estatuko Agentziaren web-orriaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira eskaintzak, Administrazioaren Estatuko Agentziaren Zuzendaritza Nagusiak 5/2002 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorrita (5/2002 Ebazpena, maiatzaren 17koa, ondasunak besterentzeko prozeduretan –diru-bilketako organoek garatutakoetan– bide telematikoz parte hartzeari buruzkoa; 2002-05-24ko BOEn argitaratua).

Enkante Mahaiak adierazitako epea amaitu ondoren, Mahaiak ireki egingo ditu eskaintzak. Une horretan halakoren bat nahikoa dela iritziz gero, ondasunak esleitu ahal izango ditu. Bestela, eskaintza gehiago aurkezteko edo daudenak hobetzeko epea luzatu dela iragarriko da, ordu arte aurkeztutakoen baliozkotasunari kalterik egin gabe; eta horrela egingo da, hurrenez hurren, gehienez ere sei hilabetez.

Esleipen zuzeneko gutxieneko prezioa lehenengo lizitazioko enkante-tasa izango da, bigarren lizitazio egitea ez bada bidezkoa iritzi. Bigarren lizitazio bat eginez gero, ez da egongo gutxieneko preziorik.

Zortzigarrena.– Higiezinen kasuan, esleipendunak beren-beregi eskatu ahal izango du esleipen-egintzan higiezinaren salmentako eskritura publikoa egilestea.

Bederatzigarrena.– Erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunak direnean, lizitatzaileek espedientean erantsitako jabego tituluak baino ezingo dituzte eskatu; titulu horiek interesdunen eskura daude Diru Bilketako Bulego honetan, eta egun baliodunetan aztertu ahal izango dituzte, iragarki hau argitaratu eta enkante-egunaren bezpera arte. Erregistroan inskribatu gabeko ondasunak badira, salmentaren dokumentu publikoaren arabera egin ahal izango da immatrikulazioa, hipoteka-legeriaren arabera. Gainerako kasuetan, hala behar denean, Hipoteka Legeak VI. tituluan ezarritakoaren arabera jardungo da Erregistroa eta errealitate juridikoa bateratzeko.

Hamargarrena.– Enkante-tasan ez dira sartzen ondasun horien eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak. Esleipendunak ordainduko ditu eskualdaketaren ondoriozko gastu eta zerga guztiak, geroko zamak ezerezteko manamendua dagokion Erregistroan inskribatzearen ondoriozkoak barne.

Esleipendunak, Jabetza Horizontalari buruzko 49/1960 Legearen 9. artikuluarekin bat, beren-beregi salbuesten du Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzia komunitateko zorren egoeraren gaineko egiaztagiria aurkeztetik, eta berak ordainduko ditu ordaintzeke dauden gastuak (49/1960 Legea, ekainaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa; lege horren 9. artikulua apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatuta dago).

Hamaikagarrena.– Zergei buruzko Lege Orokorraren 165. artikuluan zehaztutako modu eta baldintzetan baino ez da etengo premiamendu-prozedura (abenduaren 17ko 58/2003 Legea).

Hamabigarrena.– Aplikatu beharrekoak izango dira, halaber, 2. eranskinean bildutako baldintzak. Iragarki honetan aurreikusi ez den kasu guztietan, egintza arautzen duten legezko xedapenak izango dira kontuan.

Bilbao, 2012ko uztailaren 26a.

Euskadiko Diru-Bilketa Bulegoko burua,

JOSÉ ANTONIO LAMBERTO CONTRERAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala