Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRIZAINGO SAILA
3972

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 27koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzen-dariarena, ertzaintzaren oinarrizko eskalako eta ikuskapen eskalako karrerako funtzionarioentzat bide segurtasunean espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuko 52 eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Arautzaileak urte horretarako Erakunde Autonomoaren Jarduerak 2012ko urtarrilaren 26ko bileran onetsi ondoren eta, ildo horretatik, Segurtasun sailburuordeak egindako eskaerari erantzunez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzak Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten du.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

1.– Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako funtzionarioentzat Bide Segur-tasunean Espezializatzeko ikastaroan sartzeko, oposizio-lehiaketa sistema bitartez, hautaketa prozedurarako deia egiten da.

Deitutako ikastaroak espezializazio-ikastaro izaera du, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuko 54 eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Deitutako plaza kopurua guztira 170 izango dira, honako eran banaturik:

115 plaza, Ertzaintzaren agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

33 plaza, Ertzaintzaren agente lehena kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

7 plaza, Ertzaintzaren ofizialondoko kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

15 plaza, Ertzaintzaren ofizial kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

Deitutako plazen kopurua handitu ahal izango da Bide Segurtasuneko espezialitateari atxikitako kategoria desberdinetan hutsik dauden lanpostuen arabera, hautaketa prozesu honen garapenean zehar gerta daitekeen edozein arrazoirengatik. Kopurua handituz gero, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-taulan argitaratuko da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Plaza-gehikuntza oinarri hauen bidez arautuko da eta Hamaikagarren oinarrian, 3. puntuan, aurreikusitako izapidearen aurretik ezarri beharko da.

Izangaiek betetzen ez dituzten kategoriako plazak, idatzi-zati honetan xedatutakoaren arabera, beheko kategoriarako aurreikusitako plazen kopurua gehitzera pasatu ahal izango dira. Edonola ere, deitutako plaza kopurua idatzi-zati honetan xedatutakoaren araberakoa izango da.

Bigarrena.– Izangaien betekizunak.

1.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi duen pertsona onartua izateko, ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko ditu:

a) Aldez aurretik eskabidea bete.

b) Ondoko egoeretariko batean izatea:

b.1.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako 115 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea.

b.2.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena Kategoriako 33 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea. Aldi berean, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena kategoriarako erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartu ahal izango dute, eskabideak aurkezteko aldian, praktiketako agente lehena izendapenarekin administrazio-egoera aktiboan dauden funtzionarioek.

b. 3.– Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko Kategoriako 7 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea.

b.4.– Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial Kategoriako 15 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea. Aldi berean, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial kategoriarako erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartu ahal izango dute, eskabideak aurkezteko aldian, praktiketako ofizial izendapenarekin administrazio-egoera aktiboan dauden funtzionarioek.

c) Ebazpen hau argitaratzen denean, izangaia atxikitako lanpostuan gutxieneko iraunaldi baten menpe ez egotea, aldi hori beteta ez badago, edo eskudun organoak errenuntzia onartu ez badu, edo atxikipen bera eskatzen den beste lanpostu baterako parte hartu nahi ez bada, uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65,5 eta abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren azken paragrafoko 5,3 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

d) BTP gidabaimena izatea.

e) A motako gidabaimena izatea.

f) Bide Segurtasunean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hiru deialdi baino gehiagotan parte hartu gabe egotea. Deialdi bat agortutzat emango da, eta zenbatgarritzat joko da, funtzionarioa ikastaroan parte hartzeko ontzat ematen den kasuan. Ez ordea, deia egiten duen organoak ikusten badu, nahi gabeko kausa dela-eta, izangaia ikastarora ez dela bertaratu edo ikastaroa ez duela amaitu. Hala denean, behar bezala justifikatuta egon beharko du.

2.– Prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko puntuan jasotako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik, «e» betekizuna izan ezik, betekizun honek ikasturte-hasiera iragartzen duen Akademiako Zuzendaritzaren ebazpenaren betetze-data izango baitu.

3.– Hautaketa prozeduran onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek, beren eskabide orrian, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea nahikoa izango dute; beti ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte eta egiaztatze hori deitzen duen organoak egingo du ofizioz.

4.– Aurrekoa hala bada ere, hautaketa prozeduraren edo prestakuntza ikastaroaren edota praktika-aldiaren uneren batean, onartutako eta baztertzeko zerrenda egiten duen eskudun organoak jakingo balu izangaietariko bati deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzen bat falta zaiola, hautaketa prozeduratik kanpo utziko luke, eta hala badagokio, prestakuntza ikastarotik baztertu egingo luke, beti ere, interesdunari entzun ondoren.

Hirugarrena.– Eskabideak.

1.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide-orria bete beharko dute departamentuko Intranetaren –Gurenet– bitartez, helbide horretan eskuragarri dagoen eskabide eredua betez.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita 20 egun baliodunekoa izango da.

3.– Eskabidean zehaztu egin beharko dute zein hizkuntzatan egin nahi dituzten oposaketa-probak, gazteleraz edo euskaraz. Eskabide hori loteslea izango da oposizioko proba guztietarako.

4.– Merezimenduak eskabide-orrian alegatu beharko dira. Aurrekoa hala bada ere, Administrazio eragileak dituen merezimenduak ez dira egiaztatu behar izango, berak ofizioz egiaztatuko baititu.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako plazetako hautaketa prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsiko ditu. Aipatutako zerrendak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratuko dira.

2.– Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren arrazoiak eman beharko dira aditzera behin-behineko zerrenda horretan. Erreklamazioak aurkezteko eta eskaerak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko 10 asteguneko epea izango dute interesdunek.

3.– Aurkeztutako erreklamazioak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendari behin betikotasuna ematen dion Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpenean bertan onartu edo ezetsiko dira. Zerrenda horiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira.

Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legean aurreikusitakoen arabera, oposizio probak erabakitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzaile bat izendatuko da. Epaimahai hori mahaiburu batek, lau bokalek eta idazkari batek osatuko dute.

Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideen eta ordezkoen izendapena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki taulan argitaratuko da, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpenaren bitartez.

2.– Epaimahai Kalifikatzailearen jardunak organo kolegiatuen funtzionamenduko araudi erregulatzailean indarrean diren xedapenak aintzat hartuko ditu.

Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideei Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 28. eta 29. artikuluetan bildutako abstentzio eta errefusatze kausak ezarriko zaizkie.

3.– Hautaketa sistema osatzen duten proben garapena eta ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, autonomia osoz jokatuz. Epaimahai hori prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

4.– Epaimahaiak aholkulari edo adituak hartu ahal izango ditu bere lanetarako, nahiz hautaketa proba guztietarako, nahiz baterako. Aipatutakoek euren espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa emango dituzte.

5.– Hautaketa prozedura garatzeko beharrezko diren neurriak hartu ahal izango ditu Epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan, eta gainera, deialdiko oinarriak interpretatzean eta aplikatzean eta beren lanetarako jardunetan.

6.– Epaimahaiak ezin izango du deklaratu honako hau: onartutako izangaien kopuruak deialdiaren gai izango diren lanpostuen zenbatekoa gainditzen duela, alegia. Muga horretaz kanpo leudekeen proposamenak erabat legez kanpo egongo lirateke.

7.– Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki taulan argitaratuko dira.

8.– Aipatutako Epaimahai Kalifikatzailean parte hartzen duenak, legez aurreikusitako ordainsaria izango du.

Seigarrena.– Hautaketa-prozedura.

1.– Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da eta, horretan parte hartzen dutenen gaitasuna eta lehentasun-ordena zehazte aldera, oposizio- eta lehiaketa-prozedurak bata bestearen atzetik burutuko dira.

2.– Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea izango eta horretan lortutako puntuak ez dira kontutan hartuko oposizio ariketa gainditutzat emateko ezta ariketotan lortutako emaitzak aldatzeko ere.

3.– Oposizio-lehiaketaren guztirako puntuazioa bere bi aldien gehiketatik lortutakoa izango da. Puntuazio hori gehitu egingo da euskararen ezagupenaren merezimendutik ondorioztatutako puntuazioagatik eta hautaketa-sisteman parte hartzen dutenen lehentasun-ordena zehaztuko du.

Zazpigarrena.– Oposizioa.

Oposizioa ondorengo probek osatuko dute:

1.– Ezagupenen proba, nahitaezkoa eta baztertzekoa. Ebazpen honetako I. eranskinean agertzen diren gaiei buruzko ariketa bat edo batzuk egingo dira, Epaimahai Kalifikatzaileak zehaztutakoak.

Gehienez 60 punturekin baloratuko da eta hautaketa prozesutik bazter geratuko dira, gutxienez 30 puntu lortzen ez badute.

2.– Proba psikoteknikoa.

Polizia eginkizunetan bide segurtasuneko funtzioak betetzeko pertsonen gaitasuna eta egokitasuna zehazteko izango da. Test psikoteknikoak egingo dira ondorengoak ebaluatzeko: hitzezko arrazonamendua, arrazonamendu abstraktoa eta espazio arrazonamendua. Proba hori hautaketa prozesuaren objektibotasuna eta razionaltasuna bermatzeko izango da, baita ere, merezimendu eta gaitasun printzipioetara egokitzeko.

Proba hau, nahitaezkoa, gehienez 40 punturekin baloratuko da.

Zortzigarrena.– Oposizio Proben Garapena.

1.– Probak ezin izango dira hasi, harik eta deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte.

2.– Lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki taulan iragarriko dira, zazpi egun natural lehenago gutxienez. Gainerako ariketen segidako iragarpenak gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago argitaratuko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki taulan.

3.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki ahalko du deialdi hau osatzen duten probak eta ariketa guztiak finkatutakoaz bestelako hurrenkera batean egitea, baita egun berean proba batzuk burutzea ere. Bakar-bakarrik argitaratuko dira aurreko ariketak gainditu dituztenen proba eta/edo ariketa bakoitzaren emaitzak

Izangaien kopurua kontuan izanik, eta probak egitea zerbitzuaren beharrekin bateragarria izan dadin, Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki dezake izangaiek probak hainbat txandatan egitea.

4.– Automatikoki hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko dira Epaimahaiaren deiaren arabera ezarritako ordu, egun eta lekuan nahitaezko probak eta/edo ariketak egitera agertuko ez direnak, ez aurkezteko arrazoi gaindiezinak izanda ere. Arau bera aplikatuko zaie nahitaezko edozein proba eta/edo ariketa hasi ondoren azalduko direnei.

Nahitaezko probaren batek ariketa bat baino gehiago balu, ez agertzetzat joko da haietariko batera ez aurkeztea edo berandu azaltzea.

5.– Parte-hartzaileak proba guztietara aurkeztu beharko du bere nortasuna egiaztatzen duen agiria aldean daramala. Epaimahai Kalifikatzaileak edozein unetan agiri hori erakusteko eska diezaioke.

6.– Proben emaitzak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira Epaimahai kalifikatzailearen Akordioaren bitartez. Kategoria desberdinetako plazetan parte hartzen duten izangaien emaitzak bereiziko dira.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa.

1.– Lehiaketa fasearen kalifikazioa oposizioa gainditu dutenei baino ez zaie ezarriko.

2.– Bakarrik ebaluatu ahal izango dira eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehenago lortutako merezimenduak.

3.– Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, merezimendutzat ezin izango dira hartu deialdian parte hartzeko eskatutako eskakizunak eta baldintzak.

4.– Oposizio fasean gainditutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu eta batera, lehiaketa fasean baloratzeko egoki iruditzen zaizkion merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko 10 egun balioduneko epea ezarriko zaie izangaiei, baita ere, hala dagokionean, euskararen ezagupenak egiaztatzeko ere. Gainditutakoek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte baloratu beharreko merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatuak.

5.– Lehiaketa fasean merezimenduak guztira 45 punturaino baloratuko dira, baremo honen arabera:

1.1.– Lanbide-historiala gehienez 40 punturaino baloratuko da. Ondorio horietarako aintzat hartuko dira Ertzaintzako lanpostuetan betetako zereginak, etengabeko prestakuntza ikastaroak eta/edo hobekuntza ikastaroak.

1.1.1.– Lanpostuetan egindako jarduerak edo lanak baloratuko dira, baldin eta Trafiko Alorreko lanak –bide segurtasuneko lanetan eta/edo trafiko istripuetako ikerketa lanetan espezialista bezala aritu izan bada- egiten diren Ertzaintzaren lanpostu zerrendaren araberako lanpostuetan egin badira eta lanpostu horiek Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako moduetako edozein erabiliz lortu badira.

● Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu-zerrendan jasotako lanpostu-kodeaz identifikatuko da. Lanpostu-kode baten dotazio desberdinak ez dira lanpostu desberdintzat joko.

● Atal hau gehienez 25 punturekin baloratuko da, hain zuzen, zerbitzu-hilabete bakoitzeko 0,30 punturekin (unitatea baino txikiagoak diren zatikiak baztertuta utzita).

1.1.2.–?Ertzaintzako beste Alor batzuetako lanpostuetan egindako jarduerak edo lanak baloratuko dira, baldin eta bide segurtasuneko eta/edo trafikoko argiketetako instrukzio lanak egiten diren Ertzaintzaren lanpostu zerrendaren araberako beste lanpostuetan egin badira eta lanpostu horiek Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako moduetako edozein erabiliz lortu badira.

Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu-zerrendan jasotako lanpostu-kodeaz identifikatuko da. Lanpostu-kode baten dotazio desberdinak ez dira lanpostu desberdintzat joko.

Atal hau gehienez 10 punturekin baloratuko da, hain zuzen, zerbitzu-hilabete bakoitzeko 0,20 punturekin (unitatea baino txikiagoak diren zatikiak baztertuta utzita).

1.1.3.– Bide segurtasunarekin zer ikusia daukan prestakuntza gehienez 5 punturaino baloratuko da. Trafikoarekin eta/edo garraioarekin erlazionaturiko gainditutako etengabeko eta trebatzeko ikastaro edo jarduera bakoitza ondorengo irizpidearen arabera baloratuko da:

a) 1etik 20 ordura bitartean: 0,20 puntu.

b) 21etik 40 ordura bitartean: 0,50 puntu.

c) 40 ordutik gora: puntu 1.

1.2.– Antzinatasunaren merezimendua Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan dauden datuen arabera baloratuko da. Hori hala izanik, Ertzaintzan emandako antzinatasun-urtebete bakoitza 0,5 punturekin baloratuko da (unitatea baino txikiagoak diren zatikiak baztertuta utzita), eta gehienezko puntuazioa inola ere ezin izango da 5 puntutik gorakoa izan.

Hamargarrena.– Euskararen ezagutza maila baloratzea.

Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da eta 10 puntu emango zaizkio eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei edo hala baliokidetu zaienei, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateraturatuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.) Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hautaketa prozesuaren garapenean ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko inolako probarik egingo.

Hamaikagarrena.– Oposizio-lehiaketako azken kalifikazioa.

1.– Oposizio-lehiaketako azken puntuazioa bi faseetan lortutakoaren batuketa izango da, baina horri gehituko zaio merezimendu gisa euskara-ezagutzaren ebaluaziotik sortuko dena eta horrexek zehaztuko du hautaketa-prozedurako parte-hartzaileen lehentasun-ordena.

2.– Sailkapeneko ordenan puntuazio berdinketak ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira, hain zuzen ere, irizpideak ezartzen diren ordenean:

a) Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerakoa.

b) Lortutako puntuazio hobea ezagupenen proban.

c) Lortutako puntuazio hobea gaitasun proban.

3.– Hautaketa-prozedura osatzen duten proba eta merezimenduen sailkapena amaituta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-taulan argitaratuko dira eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari bidaliko dizkio:

a) Hautaketa-prozedura gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuaziorik altuenetik baxuenera ordenatuta. Kategoria desberdinetako plazetan parte hartzen duten pertsonen emaitzak desberdinduko dira.

b) Hautatutako pertsonen zerrenda, hautaketa-prozedura gainditu dutenek eta deitutako plaza-kopuruaren barruan sartzen direnek osatzen baitute. Kategoria desberdinetako plazetan parte hartzen duten pertsonen emaitzak desberdinduko dira.

4.– Aipatutako argitalpenaren eta Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaroan sartzearen artean, hautatutako izangaien zerrendan edozein zirkunstantziagatik aldaketaren bat izanez gero, aldaketa hori zehazten duen Ebazpena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-taulan jendeaurreratuko litzateke.

Hamabigarrena.– Betekizunak egiaztatzea.

1.– Hautatutako izangaiek, 11.3.b) oinarrian aurreikusitako zerrenda argitaratu eta ondorengo hamabost eguneko epean, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzan. Doakionaren eskariz, eta horretarako bidezko arrazoirik badago, izendapena egiteko aginpidea duen organoak epe hori luzatu ahal izango du. Epe horrek ez ditu hamar egun baino gehiago izango.

2.– Aurreko azpiatalean adierazitako epearen barruan, eta halabeharrezko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela ikusten bada, ez dute izendapenik jaso ahal izango. Ondorioz, eraginik gabe geratuko dira horien jarduera guztiak, eta izendapena lortzeko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, behin betiko sailkapen hurrenkerako lehenespenari jarraituz, horien lekua hartuko dute baliogabetze horren ondorioz, deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiek, eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hamahirugarrena.– Bide-segurtasunean espezializatzeko ikastaroa.

1.– Hautatutakoak, 11.3.b) Oinarrian xedatutakoaren arabera, Bide Segurtasunean Espezia-lizatzeko Ikastaroa egiteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak deituko ditu bere Ebazpenaren bitartez.

Hautatutakoen uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik hutsik geratzen diren plazak betetzeko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpenaren bidez, sailkapenean ondoren dauden izangaiek bete ahal izango dituzte, eskainitako plazak bete arte.

2.– Hautatutakoak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak banatu ahal izango ditu ondoz ondoko txandetan. Akademiako irakasleen eginkizunen eta Ertzaintzaren zerbitzuaren eta bere antolaketaren arabera.

3.– Interesatuei ikastarora etortzeko jakinarazpena, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bidez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak berak egingo die.

4.– Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaroa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo da eta ikastaro hau Ikasketa plangintzan aurreikusitakoaren arabera burutuko da, bertan ezarritako iraupenarekin.

5.– Ikastaroaren azken kalifikazioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko da, Ikasketa-planean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Hamalaugarrena.– Bide-segurtasunean espezializatzeko lanpostu hutsak betetzea.

Ikastaroa gainditzen dutenek Bide Segurtasuneko espezialitatea eskatzen den lanpostuak betetzeko lanpostu huts guztiak eskatzera behartuta egongo dira. Horrela egin ezean, edozein lanpostu huts betetzera derrigortu ahal izango dira.

Hamabosgarrena.– Azken xedapenak.

1.– Hautatutako izangaia ikasle gisa dagoenean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Barne Araudiaren Erregelamenduko barne erregelamendu eta diziplinazkoaren arauen menpe izango da. Araudi horrek gehigarrizko izaera edukiko du, hain zuzen, Euskal Herriko Poliziaren Kidegoen Diziplinazko Erregelamenduko Arauetan, egintza ikasle-diziplina baino gehiago izan ahal den kasuetan.

2.– Funtzionarioek Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaro baten parte hartu ahal izango dute gehienez hiru deialdiren barruan. Deialdi bat agortutzat eta konputagarritzat joko da, funtzionarioa deialdi horretan parte hartzera baimentzen bada, ez bertaratzea edo ikastaroa ez amaitzea behar bezala justifikatutako nahi gabeko arrazoiren batengatik izan ez bada. Horrelakoetan, deia egiten duen organoak askatasun osoz hartuko du erabakia.

3.– Bigarren Oinarriko bigarren paragrafoan –lehen puntua, b.2 idatzi-zatia– ezarritakoa aplikatuz, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena Kategoriako karrerako funtzionario izendapena lortzen ez duten eta hautaketa prozedura honetan parte hartzen duten praktiketako agente lehenak bazter utziko dira hautaketa prozedura honetatik, parte hartzeko betekizunak bat-batean ez betetzeagatik.

Tratamendu bera aplikatuko zaie Bigarren oinarriko bigarren paragrafoan – lehen puntua, b.4 idatzi-zatia- ezarritako hautaketa prozedura honetan parte hartzen duten eta Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial Kategoriako karrerako funtzionario izendapena lortzen ez duten praktiketako ofizialei.

4.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, interesatuek Administrazio Auzigaietako Errekurtsoa jarri ahal izango dute, hain zuzen, eskumena duen Administrazio Auzigaietako Epaitegiari zuzenduta. Hori guztia, Administrazio Auzigaietako Jurisdikzioari buruzko Arautzeko Legearen 14. artikuluaren arabera egingo da, eta horretarako, bi hilabeteko epea izango dute, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik hasita.

Deialdi honi, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako organoei, Epaimahai Kalifikatzailearen jardunari eta beroni darion edozein ekintza administratiboei aurka egin ahal izango die interesatuek, Administrazio Prozedura Erkidearen Araudi Erregulatzailean aurreikusitakoen arabera.

Arkauti, 2012ko uztailaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala