Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2989

IRAGARKIA, Natura 2000 Sareko (3. fasea) 12 Bereziki Zaindu beharreko Gune (BZG) izendatzeko eta 12 BZG horien eta 3 Hegaztientzako Babes Bereziko Guneren (HBBG) eta 2 Baliabide Naturalak Antolatzeko Planen kontserbazio-tresnak prestatzeko zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (Espedientea: 0024A/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza, Kontratazio Zerbitzua. Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusiaren eraikina.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Telefonoa: 945 01 98 26.

5) Telefaxa: 945 01 98 56.

6) Posta elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es.

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.info eta www.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko uztailaren 19a.

d) Espediente-zenbakia: 0024A/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: «Natura 2000 Sareko (3. fasea) 12 Bereziki Zaindu beharreko Gune (BZG) izendatzeko eta 12 BZG horien eta 3 Hegaztientzako Babes Bereziko Guneren (HBBG) eta 2 Baliabide Naturalak Antolatzeko Planen kontserbazio-tresnak prestatzeko prozesua».

c) Loteak: 6

– 1. lotea. Arabako eskualde hezeak (2 LIC):

ES2110007 Arreo-Caicedo-Yusoko aintzira (Araba), 136,21 ha, Gesaltza-Añanako Haran Gazian dagoena (Araba, 1.495 ha), eta, horretarako, NBAP prestatu beharra dago.

ES2110021 Guardiako aintzirak (Araba), 45,3 ha, Guardiako aintziretako Biotopoarekin bat datorrena (Araba, 45,3 ha), eta, horretarako, NBAP prestatu beharra dago.

– 2. lotea. Valderejo-Sobron-Arcena (2 GKL + 1 HBBG):

ES0000245 Valderejo-Artzenako mendizerra (HBBG) (Araba, 6.674 ha).

ES2110001 Valderejo (Araba) 3.418,67 ha.

ES2110002 Sobron (Araba) 1.760 ha.

– 3. lotea. Ordunte eta Armañon (2 GKL):

ES2130002 Ordunte (Bizkaia) 3.869,24 ha.

ES2130001 Armañon (Bizkaia) 2966,46 ha.

– 4. lotea. Arabako hegoaldeko mendialdealdea (2 GKL + 2 HBBG):

ES2110018 Kantauri Mendizerra (Araba) 11.284,84 ha.

ES0000246 Arabako hegoaldeko mendizerrak (HBBG) (Araba, 16.402,1 ha).

ES2110019 Izki (Araba) (GKL eta HBBG) (GKL eta HBBG) 9.005,12 ha.

– 5. lotea. Urkiola eta Gorbeia (2 GKL):

ES2110009 Gorbeia (Araba eta Bizkaia) 20.211,38 ha.

ES2130009 Urkiola (Araba eta Bizkaia) 5.958,3 ha.

– 6. lotea. Aizkorri-Aratz eta Aralar (2 GKL):

ES2120002 Aizkorri-Aratz (Araba eta Gipuzkoa) 14.947,26 ha.

ES2120011 Aralar (Gipuzkoa) 10.962,31 ha.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: esleipendun enpresaren helbidean, salbu eta lan-bilerak, mahai teknikoak eta parte hartzeko prozesuarekin lotutako ekitaldiak badira, eta Eusko Jaurlaritzaren aplikazioetan datuak sartu behar badira; horrelako kasuetan, litekeena da aholkularitza-enpresako langileek lan puntualak egin behar izatea Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren egoitzan.

1) Helbidea.

2) Herria eta posta-kodea:

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 27 hilabete, kontratua izenpetzen denetik aurrera.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia). Nomenklatura nagusia: 90712400-5.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

2., 3., 4., 5. eta 6. loteen kasuan:

(Ikus .PDF)

1. lotearen kasuan:

(Ikus .PDF)

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.020.000 eurokoa, kontratuaren 1. aurrekontuari dagokiona, BEZik gabe. Aldatzeko gehienezko aurrekontua: 510.000, BEZik gabe (SPKLTB, 106. artikulua). Gehienezko aurrekontua, prozedura hitzartu bidez esleitzeko dena: 510.000, BEZik gabe (174.c artikulua).

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: milioi bat eta hogei mila (1.020.000) euro. BEZa (% 18): ehun eta laurogeita hiru mila eta seiehun (183.600) euro. Zenbatekoa, guztira: milioi bat berrehun eta hiru mila eta seiehun (1.203.600) euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: bai, lote bakoitzaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da beharrezkoa.

b) Ekonomia– eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:

– A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

Egiaztatu beharko da azken urteotan (2010ean eta 2011n) izandako fakturazio-bolumena enpresa aurkezten den aurrekontu handieneko lotearen lizitazio-aurrekontua baino handiagoa dela. Bestela, lanbide-arriskuengatiko kalteordain-aseguru bat aurkeztu beharko da, lehenago aipatutako balio bera duena.

B) Gaitasun teknikoa:

B.1.– Enpresak egiaztatuko du bi lantalde koordinatu dituela:

– 1 lantaldea, agiriak eta kartografía idatzi, bestelako administrazioekin egiten diren laneko bilera teknikoetara joan eta izapidetze-aholkuak emateko ardura duena. Lantaldea ondokoek osatuko dute: ingurune fisikoko azterlanen eremuan, Ondare Natural eta Biodibertsitatearen kontserbazioa antolatu eta kudeatzeko eremuan (biologia, geologia, geografia, mendi-ingeniaritza, nekazaritza-ingeniaritza, ingurumen-zientzien lizentziatura eta kartografia), betiere taulan adierazten den espezializazio-profila baldin badute. Lantaldea gutxienez 3 pertsonek osatuko dute, eta pertsona horietako bakoitzak espezializazio bat baino gehiago egiaztatu ahal izango du.

(Ikus .PDF)

Lantaldeko kideek bete beharreko espezializazio-baldintzak:

(Ikus .PDF)

– 2 lantaldea, jendeak parte hartzeko prozesua planifikatu eta dinamizatzeko ardura duena. Talde horretan, lizentziatura, ingeniaritza teknikoa edo gradua duten bi pertsona egongo dira gutxienez. Pertsona horiek egiaztatu beharko dute azken hiru urteotan gutxienez parte-hartzeko prozesu bana egin dutela, kontratuaren gaiarekin zerikusia duena. Pertsona horietako bat lantaldeko arduradun izendatuko du enpresak, lanen zuzendaritzarekin eta agiri teknikoa egiteko ardura duen taldearekin koordinatzeko.

B.2.– Enpresak egiaztatu beharko du informazio geografikoarekin lan egiteko ekipamendu informatikoa duela, eta ekipamendu informatiko horrek ezaugarri hauek izango ditu: gutxienez 4 GB-ko memoria, TB 1eko barne-memoria, gutxienez GB 1eko txartel grafikoa, eta gune bikoitzeko eta informazio geografikoa duen sistemako ordenagailua.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko uztailaren 26a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkezteko modalitatea: eskura edo postaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Departamentua: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Erregistro Orokorra. Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Helbide elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

9.– Eskaintzak irekitzea.

A) Aplikatzeko, balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azalak irekitzea (C gutun-azala):

a) Erakundea: 1 bilera-gela.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Eguna: 2012ko abuztuaren 7a, 11:00etan.

B) Eskaintza ekonomikoa irekitzea eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz (B gutun-azala):

a) Erakundea: 1 bilera-gela.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Eguna: 2012ko irailaren 17a, 11:00etan.

10.– Publizitate-gastuak.

EHAA: laurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (447,99).

BOE: dagokiona.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko ekainaren 15a.

12.– Bestelako argibideak.

Kontratua sei lotetan banatuko da. Lizitatzaileak lote guztiei eskaintza aurkeztu ahal izango die, eta beren proposamenetan adierazi beharko dute beren lehentasunezko hurrenkera, lote batean baino gehiagotan gehienezko puntuazioa lortzen badute ere, gehienez ere 2 lotetan izan ahal izango baitira esleipendun.

Lizitatzaile batek lote batean baino gehiagotan lortzen badu gehienezko puntuazioa, kontratazio-mahaiak esleipen-proposamen bat aurkeztuko du lizitatzaileak bere proposamen ekonomikoan lehentasunezkotzat jo dituen loteen alde, eta gainerako loteak puntuazio-hurrenkeran hurrengoak diren lizitatzaileei esleituko zaizkie.

Aplikagarria da 174.c) artikuluan aurreikusitako prozedura hitzartua. Honako kasu hauetan, lizitazio honen gai diren lanen errepikapena direlakoan:

a) BZG/HBBG direlakoen helburuei eta neurriei dokumentuei buruzko txostenak egin, entzunaldia eman eta jendaurrean jarri ondoren, edo biodibertsitateari edo naturaren zaintzari buruzko xedapen berrien ondorioz, aldaketak badatoz, lanen irizpideetan eta konponbideetan sakonki eragiten dutenak, eta horren ondorioz, dokumentuak eta kartografia berrikusi behar badira edota jendaurreko informazio-aldi berri bat egin behar bada.

b) PORNen dokumentuak eguneratu eta behin-behineko eta behin betiko onartu behar diren tramiteen artean egokitzeko.

Lan osagarrien zenbatekoaren aurrekontua gehienez ere lotearen lizitazio-aurrekontuaren % 50 izango da (ikus baldintza teknikoen orriak) edo lote bakoitzaren esleipen-zenbatekoarena. Kalkulua egiteko, lote bakoitzaren lekuak balio berekotzat joko dira.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana