Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
LEHIAKETA. Iragarkia, disko-kabina baten hornidura eta instalazioa eta SANen birmoldaketa kontratatzeko dena (Espedientea: 22/2012).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Arlo Juridiko-Administratiboa.
c) Espediente-zenbakia: 22/2012.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: disko-kabina baten hornidura eta instalazioa eta SANen birmoldaketa.
b) Erlo eta zenbaki bidezko banaketa: ez dago.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea / entregatzeko epemuga: 45 egun natural.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.
4.– Lizitazio oinarriaren aurrekontua.
Lizitazio oinarriaren aurrekontua 413.000 eurokoa da guztira, BEZa barne (350.000 euro + 63.000 euroko BEZa).
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da ezarri.
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
Administrazio Klausula Berezien Pleguaren azaleko 29.2 klausulan xedatutakoak. Ondoren, eskaintza egiteko gonbidapena jasoko duten enpresak aukeratzeko betekizunak eta irizpideak zehazten dira.
a) Sailkapena: ez dago.
b) Beste betekizun batzuk:
– Gutxienez azken hiru ekitaldietako batean izan den negozio bolumen osoaren zenbatekoa zazpiehun mila (700.000) eurokoa edo hortik gorakoa izan beharko da.
– Enpresa lizitatzaileari eskatuko zaio kontratu honen antzeko izaera eta zenbatekoa duen kontratu bat egin izana frogatzeko, gutxienez.
Horretarako, hain zuzen, honako hauek aurkeztu behar dira:
– Enpresak azken hiru ekitaldietan izan duen negozio kopuru osoaren eta egin dituen horniduren gaineko adierazpena.
– Azken hiru urteetan egindako hornikuntzen zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta xede publikoa nahiz pribatua adierazita.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezpenaren epemuga: 2012ko uztailaren 16a, 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausula berezien agirian zehazten denaren arabera.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) bulego nagusietan (Donostia kalea 1,Vitoria-Gasteiz).
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, gutun-azal itxiak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartzen.
f) Prozedura mugatua eginez gero, aurreikuspenen arabera eskaintza aurkezteko gonbidapena jasoko duen enpresa kopurua (edo gehieneko eta gutxieneko kopurua): ez dago.
9.– Eskaintzen irekiera.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data: 2012ko abuztuaren 20a.
e) Ordua: 10:00.
10.– Beste argibide batzuk.
a) Esleitzeko irizpideak:
– Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatu daitezkeen irizpideak:
– Aplikatu baino lehen balio-judizioa egitea dakarten irizpideak:
Eskaintza ekonomikoa hurrengo formularen arabera hartuko da kontuan: (ESK – HAN) / Marjina) * GARRANTZIA. Non:
GARRANTZIA = 45 puntu
HAN = 413.000 Prezio handiena BEZa barne
ESK = «Enpresak aurkeztu duen prezio-eskaintza» - «Eustaten material-berrerosketa prezioa»
Marjina = Bi balio hauetako handiena:
1) GEH. % 45 (185.850)
2) Kenketaren emaitza = GEH - (gutxieneko ESK)
(% 45etik gorako beherapena egon bada)
Horrenbestez, inork ez badu GEH % 45etik gora murrizten puntu bat emango da GEH murriztutako 4.130 euro bakoitzeko.
2 eta 3 irizpideetako azpi-irizpideak hobekuntza bakoitzean aplikatu beharreko formula honen arabera beteko dira:
(HOBEKUNTZA / HOBEKUNTZA_MARJINA) * HOBEKUNTZAREN_GARRANTZIA. Honako xehetasunekin:
HOBEKUNTZA= eskatutakotik hobetu dena
HOBEKUNTZA_MARJINA = Bi balio hauetako handiena:
1) Marjina zutabeko balioa
2) Egin den hobekuntzarik onena
HOBEKUNTZAREN_GARRANTZIA = «Hobekuntzari emandako garrantzia»
Formula guztietan hamarren batera biribilduko da.
– Aplikatu baino lehen balio-judizioa egitea dakarten irizpideak:
b) Edozein kontsulta egiteko deitu Eustaten Informatika Arlora (telefonoa: 945 01 75 28).
11.– Iragarkien gastuak. Adjudikaziodunak ordainduko ditu lehiaketa honen lizitazioaren eta adjudikazioaren ondoriozko gastuak.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko ekainaren 6a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: htpp://www.contratacion.info.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 8a.
Zuzendari nagusia,
FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.