Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
2987

LEHIAKETA. ERP bat garatu eta egokitzeko eta biltegiak, hornidurak eta aurrekontuak kudeatzeko eta kudeaketa analitikoa egiteko sistema ezartzeko lizitazioari dagokiona (Espedientea: E-120/2012).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es.

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.ejgv.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko abuztuaren 24a, 15:00etan.

d) Espediente-zenbakia: E-120/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: ERP bat garatu eta egokitzeko eta biltegiak, hornidurak, aurrekontuak eta analitika kudeatzeko sistema ezartzea.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote/unitate dauden: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Erandio (Bizkaia).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 54 aste, edo kontratistak eskaintzen duena, baldin eta hura baino txikiagoa bada, baina inola ere ez 44 aste baino gutxiako.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 72212430-2.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez da halakorik.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago:

● Eskaintza ekonomikoa: 50 puntu.

● Ezarpen-epea (lanak hasten direnetik ekoizpenera pasatzen den artekoa): 10 puntu.

● Prestazioak nola gauzatuko diren zehazteko txosten teknikoa: 40 puntu, honako sailkapen honen arabera:

– Kalitate teknikoa: 10 puntu.

– Lantaldearen antolaketa-eredua: 7 puntu.

– Proiektuaren plangintza: 4 puntu.

– Proiektuaren kudeaketa eta aldaketaren kudeaketa: 12 puntu.

– Hobekuntzak: 7 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 2.000.000,00 euro. BEZa: % 18. Zenbatekoa, guztira: 2.360.000,00 euro.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: Esleipen-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia– eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren agiriak.

c) Bestelako betebehar bereziak: ikus kontratuaren agiriak.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 27a, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikus lehiaketako agiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza - Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez da halakorik.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun-azalak irekitzen direnetik.

8.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2012ko irailaren 7a, 12:00ak.

9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

10.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko ekainaren 13a.

11.– Bestelako argibideak.

«C» gutun-azalak (Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak), lehenago aipatutako helbidean irekiko dira, jendaurrean, 2012ko abuztuaren 30ean, 12:00etan.

Erandio, 2012ko ekainaren 13a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala