Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
2986

IRAGARKIA, «Grabazio-sistemen lehenengo maila mantentzea» helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (Espedientea: E-134/2012).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es.

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko abuztuaren 20a, 10:00etan.

d) Espediente-zenbakia: E-134/2012.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: grabaketa-sistemen lehen mailako mantentze-lanak.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: ikus kontratuaren agiriak.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: ikus kontratuaren agiriak.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 50334400-9.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago:

– Eskaintza ekonomikoa: % 90.

– Eskainitako zerbitzuen garrantzia eta ezaugarriak: % 10a.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 120.000 euro. BEZa: % 18. Zenbatekoa, guztira: 141.600 euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ikusi kontratuaren agiriak.

b) Ekonomia– eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren agiriak.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 20a, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikus kontratuaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Herrizaingo Saila –Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza– Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez da halakorik.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun-azalak irekitzen direnetik.

8.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea, 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2012ko abuztuaren 29a, 12:00etan.

9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

10.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko ekainaren 11.

11.– Bestelako argibideak:

«C» gutun-azalak jendaurrean irekitzea (balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak), 2012ko abuztuaren 23ko 12:00etan izango da.

Erandio, 2012ko ekainaren 12a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana