Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2985

EDIKTUA, familia-zuzenbideari edo behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 661/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzeko 661/11 prozedura.

Demandatzailea: Nuria Alvarado Trujillo.

Abokatua: María Ángeles Alonso Diego.

Prokuradorea: Aniel Quiroga.

Demandatua: Youssef Qachab Mbarek.

Gaia: familia-zuzenbidea.

Judizio horretan, 2012ko otsailaren 6an epaia eman zen eta honakoa da epaitza:

Osorik baiesten dut Aniel Quiroga prokuradoreak Nuria Alvarado Trujillo andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Youssef Qachab Mbarek jaunaren aurkakoa. Ondorioz, ez da bidezkoa hartutako neurriak aldatzea.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia: w). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Youssef Qachab Mbarek demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala