Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2979

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 3koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Oxford-eko Unibertsitateko St Anthony’s College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez Oxford-eko Unibertsitateko St Anthony’s College delako zentroan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko deia egin zen.

Eskatzaileen ebaluazioa bukatu ondoren, Aukeratze-batzordeak proposatuta eta Oxford-eko Unibertsitateko St Anthony’s College-ko Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Estefanía Jiménez Iglesias andreari Oxford-eko Unibertsitateko St Anthony’s College-n ikertzaile bisitari izateko diru-laguntza esleitzea 2012-2013 ikasturterako.

Onuradunak 21.000 euroko diru-laguntza jasoko du 2012-2013 ikasturterako (urtarrila-ekaina), eta honela banatuko da:

– Ikertzaile bisitariaren mantenu-gastuak ordaintzeko 16.500 euro: 2.750 euro hileko.

– 4.500 euro, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatu dezan.

Halaber, 12.189 euroko diru-laguntza emango da St. Anthony’s College-k ematen duen laguntza material edo teknikorako (administrazio-laguntza, lan-espazio baten erabilpena, 12 «High Tables»era sartzea, «Combine Common Room» erabiltzea, hall-a erabiltzea). Izan ere, Eusko Jaurlaritzak St. Anthony’s College-ri emango dio diru-laguntza hori, hitzartutako lankidetza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera.

Halaber, onuradunak istripu eta osasun-laguntza asegurua izango du. Interesatuaren ezkontidea eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak atzerrira badoaz onuradunarekin, honek eskatuz gero, aseguru hau luzatu ahal izango da eurentzat ere. Aseguru hau baita ere antolamendu juridikoak edozein frogagirien bitartez onartutako izatezko bikoteentzat izango da.

Diru-laguntza ordaintzeko, honela jokatuko da:

a) St Anthony’s College-k hitzartutako hilerokoak ordainduko dizkio ikertzaileari. Lehen hilerokoa Oxford-era iristean ordainduko zaio.

b) Mintegiak antolatzeak eragindako gastuak ordainduko dizkio ikertzaileari St Anthony’s College-k, aldez aurretik azalpen zehatza ikusi eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, beraren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 3a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

Pedro Luis Arias Ergueta.


Azterketa dokumentala