Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2977

AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena.

Berrikusi dira destinoen behin-behineko esleipenaren aurka aurkeztutako erreklamazioak eta epean aurkeztutako uko-egiteak. Halaber, zuzendu dira praktiketako funtzionarioen nahitaezko esleipenean atzemandako akatsak, eta prozesuan parte hartu duten zenbaiten merezimenduen baremoko puntuaketen aldaketak sartu dira –Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko maiatzaren 4ko, maiatzaren 25eko eta ekainaren 12ko Ebazpenei jarraikiz zuzenduak–, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 11ko Aginduaren arabera egindako lanpostu hutsen aldaketa ere.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko azaroaren 16koa Aginduaren hogeita bigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2012ko urtarrilaren 10eko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. Zerrendak:

I. eranskina, destinoa esleitu zaien Katedradunen kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen zerrenda.

II. eranskina, destinoa esleitu zaien Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IIII. eranskina, destinoa esleitu zaien Katedradunen kidegoko eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen zerrenda.

IV. eranskina, destinoa esleitu zaien Katedradunen kidegoko eta Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen zerrenda.

V. eranskina, destinoa esleitu zaien Katedradunen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen zerrenda.

VI. eranskina, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan eta Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduretan hautatuak izan diren parte-hartzaileen zerrenda, ikasturte honetan praktikaldian daudenak.

Seigarren eranskinean esleitutako destinoak emateko, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Aurreko eranskinak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan jartzea agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik beretik, baita www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web-orrian ere. Halaber, leku horietan uko-egiteen eta baietsitako, ezetsitako eta partez baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa ere ezarriko da, horien arrazoia adieraziko delarik.

Hirugarrena.– Izendapenek egun beretik izango dituzte ondorio ekonomiko eta administratiboak; eta jatorrizko ikastegietako kargu-uzteek, ordea, 2012ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Nahiz eta lanpostu baterako eskatutako baldintzak bete ez, irakasleren bat lanpostu horretara bideratu bada, bere izendapena deuseztuko da.

Bosgarrena.– Lehiaketaren ondorioz, zerbitzu aktibora sartzen diren soberan dauden irakasleek irailaren 1etik 4ra aurkeztuko dituzte lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2011ko abenduaren 16ko Aginduaren hogeita hirugarren oinarrian aipatu agiriak (2012ko urtarrilaren 10eko EHAA).

Seigarrena.– Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin.

Zazpigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartu duten irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hil biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala