Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2817

EDIKTUA, 1014/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1014/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Tames.

Demandatua: Ander Ollaquindia Theys eta Maria Isabel Corral Urbano.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Tames prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Ander Ollaquindia Thies eta Maria Isabel Corral Urbano jaun-andreen aurkakoa. Beraz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan honako hauek ordaintzera: 7.239,94 euro –tronkoarenak–; berandutze-interesak, hitzartutako % 17,25eko tasan, 2010eko abenduaren 22tik, hots, kontua itxi eta hurrengo egunetik guztia ordaindu arte sortutakoak (izan ere, kontu horren zorpeko saldoa erreklamatzen da). Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 000 5001 274 0699 0000 00 1014 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ander Ollaquindia Theys demandatua non bizi den ez dakigunez gero, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko apirilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala