Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
2810

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 2koa, Etxebizitzako sailburuordearena; honen bidez, diru-laguntzak emango zaizkie udalei eta toki erakunde txikiei irisgarritasun planak egiteko eta eguneratzeko, hobekuntza-obrak gauzatzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Agindu bidez, 2011ko ekitaldirako deitu eta arautu egiten dira irisgarritasun-planak egiteko eta eguneratzeko, hobekuntza obrak burutzeko eta hiri ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko udalei eta toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzailea eratuko dela ezartzen du 2011ko uztailaren 27an emandako Aginduaren 6. artikuluak. Epaimahai horrek, 2011ko uztailaren 27ko Aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Etxebizitzako sailburuordeari.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako Akta aztertu ondoren, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak –irisgarritasun-planak egiteko, hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko udalei eta toki erakunde txikiei 2011rako diru-laguntzetarako deialdia egin eta horiek arautzen dituenak– 6., 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako diru-laguntzak ukatzea ondoko udalei eta toki erakundeei, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik:

Udalak eta Toki Erakunde Txikiak:

Araba:

– ACC2011-01-007 Dalloko Administrazio Batzarra.

Kontzejuaren etxea eraberritu.

Obra berria da, eraberritze integrala, eta ez 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren araberako hobekuntza-obra.

– ACC2011-01-007 Orbisoko Administrazio Batzarra.

Gizarte etxeko gela ludotekarako eraberritu.

Obra berria da, erabilera aldaketa, eta ez 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren araberako hobekuntza-obra.

– ACC2011-01-167 Estabilloko Administrazio Batzarra.

Espaloiko desnibelaren arrapalarako baranda.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-01-168 Estabilloko Administrazio Batzarra.

Erretena ubideratzea Real kalean.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-01-169 Estabilloko Administrazio Batzarra.

Eraikin publikoa eraberritzea.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-01-170 Estabilloko Administrazio Batzarra.

Hilerriko horma konpondu eta baranda jarri.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-01-171 Estabilloko Administrazio Batzarra.

Zuhaitz-txorkoak umeen jolas-parkean.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Bizkaia:

– ACC2011-48-135 Elantxobeko Udala.

Eskubanda.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-48-137 Elorrioko Udala.

Arriola jauregia birgaitzea.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-48-105 Etxebarriko Udala.

Paperontziak jarri.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Obra berria da, altzariak jartzea gune berrietan, eta ez 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren araberako hobekuntza-obra.

– ACC2011-48-106 Etxebarriko Udala.

Eserlekuak jartzea.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Obra berria da, altzariak jartzea gune berrietan, eta ez 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren araberako hobekuntza-obra.

– ACC2011-48-163 Ibarrangeluko Udala.

Espaloia zabaldu Elexalde kaleko 25ean.

Epez kanpo aurkeztutako eskabidea.

– ACC2011-48-161 Leioako Udala.

San Joan Bataiatzailearen plaza ingurua hobetu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-48-162 Leioako Udala.

Ikea Barri plaza ingurua hobetu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-48-022 Urduñako Udala.

Zaharra 2 behe solairua birgaitu herritarren arretarako.

Obra berria da, lokala egokitzea, eta ez 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren araberako hobekuntza-obra.

Gipuzkoa:

– ACC2011-20-041 Arrasateko Udala.

Araba hiribideko zuhaitz-txorkoak itxi.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Egungo elementuek betetzen dute Irisgarritasunaren Legea. Ez da egokitzeko hobekuntza-obra, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-042 Arrasateko Udala.

Amaia antzokirako sarbidea berriz urbanizatu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-043 Arrasateko Udala

Barandak ordezkatu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Ez da irisgarritasuna hobetzeko obra, 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-069 Azkoitiko Udala.

Jarduketa espaloian, Julio Urkixo kaleko 19. eta 23. zenbakien artean.

Epez kanpo aurkeztutako eskabidea.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Ez da hobekuntza-obra, 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-046 Belauntzako Udala.

Iturrihandiko ikuztegia birgaitu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-189 Elgetako Udala.

Jarduketa San Roke kaleko 11. zenbakian.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-068 Gabiriako Udala.

Herriko plazako haurren parkea berritu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Ez da irisgarritasuna hobetzeko obra, 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-062 Ibarrako Udala.

Uzturpe ikastolako patioaren zoladura eraberritu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Ez da hobekuntza-obra, 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-063 Ibarrako Udala.

Jesus Guridi auzoko aparkalekua berritu.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-164 Idiazabalgo Udala.

Gurasoen udal-lokalaren sarbiderako arrapala.

Epez kanpo aurkeztutako eskabidea.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-186 Mutiloako Udala.

Urbanizazio berria Herriko plaza eta frontoiaren artean.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-187 Oiartzungo Udala.

Irisgarritasun Plana.

Epez kanpo aurkeztutako eskabidea.

– ACC2011-20-065 Olaberriako Udala.

Ihurre Zaharra baserria berreraiki, igogailua.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

Obra berria, ez da hobekuntza-obra 2011ko uztailaren 27ko Aginduko 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-075 Ordiziako Udala

Goiherri 1 kaleko merkataritzako eraikinean igogailua.

Obra ez dago irisgarritasun planean bilduta, 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluaren arabera.

– ACC2011-20-021 Zarautzeko Udala.

Portu Etxearen irisgarritasuna.

Udalak uko egin dio.

2.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean azaltzen diren udalei eta tokiko erakunde txikiei, eranskin horretan zehazten den zenbatekoaren arabera.

3.– Interesa duten erakunde guztiei jakinarazi behar zaie Ebazpen hau eta EHAAen argitaratu behar da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailbururari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 2a.

Etxebizitzako sailburuordea,

MARÍA PAZ LARRUMBIDE Moreno.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala