Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2807

627/2012 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien Lanbide taldeko lekualdatze-lehiaketa deitzen da (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pedriatriako Medikua-LMT izan ezik). Destinoak zehaztutako osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dituzte.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2012ko otsailaren 28ko Erabakiaren bitartez 2012rako lekualdatze-lehiaketaren deialdia aurreikusten zen, eta Ebazpen honen bidez Erabaki hori beteko da lekualdatze-lehiaketarako deialdia eginez.

Horregatik, Administrazio Kontseiluak onartutako kudeaketa-aginduari jarraituz, lekualdatze-lehiaketa honetarako deialdia egiten da, eta horrela aukera ematen zaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoei nahiz Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetako eta osasun zerbitzu autonomikoetako langile estatutario finkoei mugitzeko eskubideaz baliatzeko, horretarako lekualdatze-lehiaketa hau antolatuz.

Horiek horrela, ondoko hauek babes harturik, ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena; abenduaren 16ko 55/2003 Legea, zerbitzu sanitarioetako pertsonalaren Estatutu Markoarena eta azaroren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena; eta indarrean dagoen legediak langileriaren gainean ematen didan ahalmenaz baliaturik, eta, halaber, arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, hau

EBATZI DUT:

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitzea, ondoren jasota dauden oinarrien arabera.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.– Arau orokorrak.

1.1.– Deialdiak eta oinarri hauek Administrazioa, lehiaketako epaimahaia eta parte-hartzaile guztiak behartzen dituzte. Oinarri hauetan jasota ez dagoen guztia aplika daitezkeen gainontzeko xedapenek arautuko dute.

1.2.– Lan-harremanaren izaera juridikoa. Deialdi honen bidez destino berri bat oinarri hauetan ezarritakoaren arabera lortzeak ez du batere aldatuko lehiatzaileak lehendik duen lan-harremanaren izaera juridikoa, hau da, harreman estatutarioa, funtzionariala edo lan-kontratupekoa.

1.3.– Lan baldintzak. Lekualdatze-lehiaketa honen ondorioz destinoa okupatzera pasatzen den pertsonalari Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea (ekainaren 26ko 8/1997 Legea) eta indarrean dagoen Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa aplikatuko zaio, eta tokatu zaion destinoko osasun-zerbitzuetako erakundean indarrean dauden lan-baldintzak onartuko ditu, dagozkion ordainsariak jasoaz.

1.4.– Destinoen ezaugarriak.

Oinarri hauekin batera dagoen I. eranskinean jasotzen dira deialdi honen lanpostu funtzionalak eta zerbitzu-erakundeetako destinoak, zein kategoriatakoak diren, eta hala badagokio, horiek betetzeko eskatzen den espezialitatea eta halaber, hizkuntza eskakizuna eta, baldin badauka, derrigortasun-data.

2.– Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

2.1.– Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, izangaiek deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete behar dituzte eskatutako baldintzak, eta, hala badagokio, destinoaz jabetzeko esleipena egin arte mantendu, euskararen ezagutza bete beharreko baldintzatzat jotzen denean izan ezik. Hori kontuan hartuko da baldin eta euskararen ezagutzaren jabe baldin bada eta hamar egun balioduneko epean egiaztatzen badu, destinoen behin-behineko esleipenaren Ebazpena Osakidetzako web orrian argiaratzen denetik aurrera.

2.2.– Betekizunak.

2.2.1.– Honako egoeraren batean egotea:

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako edozein erakundera atxikita egotea, lortu nahi duen zentroa ez den beste batean, jabetzako izendapena daukan pertsonal estatutario moduan nahiz karrerako funtzionario moduan nahiz lan-kontratudun finko moduan parte hartzen duen kategorian.

Lanean hasteko, kategoria batean ofizialki onartutako espezialitate jakin bat izatea eskatzen denean, kategoria berekoak direla ulertuko da espezialitate bera duten lanpostu funtzional guztiak, baldin eta asistentzia-eremu berekoak badira (lehen mailako atentzioa edo atentzio espezializatua).

Kategoria desberdintzat joko dira espezialitate jakin bat eskatzen ez duten kategoriak eta bertan sartzea hautaketa-prozedura desberdinen bidez egiten denean.

b) Kategoria bereko estatutupeko langile finkoa izatea eta Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetako edo osasun zerbitzu autonomikoetako destino batean jardutea edo destinoa gordeta edukitzea. Orobat, aipatu erakunde horietako destino batetik etorrita, zerbitzu aktiboaz besteko egoeran egotea.

2.2.2.– Egoera administratiboa.

Deialdi honetan parte hartzeko, pertsonalak ondorengo egoeraren batean egon beharko du:

a) Zerbitzu aktiboan edo destinoa gordeta daukatenak.

b) Destinoa gordeta ez daukan pertsonala sektore publikoan zerbitzuak egiteko eszedentzian edo borondatezko eszedentzian dagoelako. Kasu horretan langileek deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete beharko dituzte zerbitzu aktiborako itzultzeko aplika daitekeen legediaren arabera bete beharreko baldintzak, baina ez da beharrezkoa izango zerbitzura itzultzeko baimena lehenagotik eskatua eta lortua edukitzea.

c) Behin-behineko atxikipena duten langileak.

Ebazpen hau argitaratzen den egunean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako edozein erakundetako destino bati behin-behingoz atxikirik dagoen langile orok derrigorrez parte hartu beharko du lekualdatze-lehiaketa honetan eta lehen atentzioan edo atentzio espezializatuan deitutako destino guztiak eskatu beharko ditu gutxienez, destinoa behin-behingoz betetzen duen osasun-barrutian, betiere destino horietan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Destinorik lortu ezean, barruti horretan deitutako destino guztiak eskatzen ez baditu, ofizioz, borondatezko eszedentzia-egoeran dagoela joko da, baldin eta egoera horretan egoteko baldintza guztiak betetzen baditu, zeren, bestela, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoaren izaera galduko baitu.

Lehen mailako atentzioko edo atentzio espezializatuko dagokion arloan gutxienez deitutako lanpostu huts guztiak eskatuta, behin-behinekoz destinoa okupatzen duen Osasun Barrutian destinorik lortuko ez balu lekualdatze-lehiaketa honetan, interesatuak aldez aurretik idatziz eskatuta, bere lanpostu funtzionalean eta barrutian destinoak behin betiko esleitu ostean hutsik gelditzen diren destinoetakoren bat esleituko litzaioke aldi baterako, eszedentzia eman zitzaion edo lehiaketara aurkeztu beharra derrigortzen duen egoera sortu zenekoa, betiere hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, salbu eta egoera hori gertatuz gero lekualdatze-lehiaketan borondatezko eszedentziara pasatu nahi duela adierazi badu lehiaketan parte hartzeko eskabidean.

2.2.3.– Lehiaketa hau argitaratu aurreko data duten derrigortasun-datadun destinoak aukeratu nahi dituztenek dagokion hizkuntza-eskakizuna izan eta egiaztatu behar dute hamar egun balioduneko epean, destinoen behin-behineko esleipenaren Ebazpena Osakidetzako web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.2.4.– Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta lehiatzen deneko lanpostua betetzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozeinen arabera.

3.– Eskabideak.

3.1.– Eskabideak non eta nola aurkeztu. Aurkezteko lekua eta modua. Deialdi honetako lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bidez egin beharko dute, Osakidetzaren web orrialdean dagoen eskabidea betez. Horretarako helbidea hauxe da: www.osanet.euskadi.net.

Aipatutako helbidean eskura dagoen 2012ko lekualdatze-lehiaketaren aplikazio informatikoan izangaiei esango zaie zer kode erabili behar duten parte hartzeko eskabidea betetzeko.

Eskabideak ondorengo atalak izango ditu:

– Datu pertsonalak. Helbide elektronikoa ematen duten izangaiek helbide hori erabiltzeko baimena ematen diote Osakidetzari prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenetarako.

– Baremoaren datuak: izangaiek eskabidean derrigorrez bete beharko dute merituen baremoko datuak jasotzen dituen atala, Ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Informatika-aplikazioak erakusten duen curriculum vitae-a bete beharko dute hautagai guztiek.

– Destinoak aukeratzea: izangaiek nahi beste destino aukeratu ahal izango dute I. eranskinean eskaintzen direnen artean, beraien kategorian, eta kasua bada, lanpostu funtzionalean.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan eskabidea egiteko behar diren informatika-baliabideak eta langileak jarriko ditu Osakidetzak, dituen zerbitzu-erakundeen bitartez.

Prozesuan onartua izateko, aldez aurretik garaiz eta forman epe barruan bete behar da dagokion eskabidea, eta 3.4 oinarrian aurreikusten den dokumentazio justifikatzailea aurkeztu.

3.2.– Epea.

Izangaiek 20 egun naturaleko epea izango dute 3.1 oinarrian ezarritakoaren arabera eskaera aurkezteko, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epea azken eguneko 14:00etan amaituko da.

Aurkezturiko eskabideari uko egin nahi dioten izangaiek edozein unetan izango dute horretarako aukera Osakidetzako web orrian destinoak behin-behinekoz esleitzeko lehenengo ebazpena argitaratu baino hamar egun baliodun lehenagora arte. Ordutik aurrera ez da onartuko lehiaketatik kanpo geratu nahi izatea. Ondorio horietarako, gutxienez hamabost egun baliodun lehenago Osakidetzaren web orrialdean jakinaraziko da ebazpen hori noiz argitaratuko den.

Izangaiek aukera izango dute, ezkontideak edo izatezko bikote-kideak ere lehiaketan parte hartzen badu, familiako bizikidetza dela medio, beren eskabidea haienaren arabera baldintzatzeko. Baldintza hori eskabidean agertu beharko dute berariaz jarri diren tokietan. Destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpenean lehiatzaile biek osasun barruti berean destinoa lortu ezean, horrela baldintzaturiko eskabideak baliogabe geratuko dira, salbu eta erreklamazioak aurkezteko aldian kontrakoa adierazten badute.

3.3.– Datuen zehaztasuna.

Eskabide-orrian edo lehiaketara aurkezten diren agirietan datu faltsurik emanez gero, eskabidea deuseztatuz zigortuko da, eta horrekin ez da baztertuko kasuari dagozkion legezko neurriak hartzeko aukera.

Eskabideetan adierazten den helbidea izango da jakinarazpenetarako balioko duen bakarra. Izangaiak helbidea ematerakoan hutsen bat egin badu, bera izango da erantzulea; halaber, egoitza aldatzen badu, berak izango du aldaketaren berri Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuari emateko erantzukizuna.

3.4.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Izangaiek, dokumentazioa aurkeztu behar badute, eskabidearen frogagirian erantsi beharko dute, 3.2 oinarrian aurreikusitako epean Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 38.4 artikuluan aurreikusten diren edozein tokitan.

3.4.1.– Osakidetzako pertsonala zerbitzu aktiboan:

Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, Osakidetzako langile diren eta zerbitzu aktiboan dauden parte-hartzaileek ez daukate zertan aurkeztu hurrengo oinarriko a) eta b) ataletan aipatzen diren agiriak ez eta e) atalean aipatzen diren zerbitzu-ziurtagiriak ere, betiere Ente Publikoan edo beste Administrazio Publiko batean egindako zerbitzuak badira eta eskabidea egiteko aplikazio informatikoan jasota badaude. Hala ere, dokumentazio hori eskatuko ahalko dute deialdi-prozesuaren edozein momentutan lehiaketan onartua izan zarela egiaztatu ahal izateko.

Era berean, ez dute f) atalean aipatutako dokumentaziorik aurkeztu beharrik izango, merituak eskabideak aurkezteko epean mekanizatu baziren, behin aplikazio informatikoak erakusten duen curriculum vitae bete ondoren.

Zerbitzu aktiboan dagoen Osakidetzako pertsonalak meritu horiek, eskabidean mekanizatutakoan, bere zerbitzu-erakundean egiaztatu beharko ditu balidatuak izateko, jatorrizko dokumentazioa edo horiek egiaztatzeko fotokopia konpultsatua aurkeztuta.

3.4.2.– Pertsonala beste egoera batzuetan:

Izangaiek eskabidearen frogagirian erantsi beharko dute, 3.2 oinarrian aurreikusitako epean Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 38.4 artikuluan aurreikusten diren edozein tokitan.

a) Kategorian destinoa jabetzan betetzeko, pertsonal funtzionario edo estatutarioaren izendapenaren fotokopia konpultsatua.

b) Jabetzan betetako azken destinoaren lanpostuaz jabetzearen diligentziaren fotokopia konpultsatua.

c) Eszedentzian dagoen lehiatzaileak eszedentzia eman zion ebazpenaren fotokopia arrunta aurkeztu beharko du.

d) Lehiaketa honen eguna baino lehen igarotako derrigortasun-datadun destinoak nahi dituen izangaiak berak daukan titulazioaren edo egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko du, hurrengo oinarrian aurreikusten den salbuespena izan ezik.

e) Emandako zerbitzuen ziurtagiri originala edo notarioak emandako kopia kautoa. Egiaztagiriak zehaztapen hauek jaso beharko ditu: kategoria, lotura juridikoa, taldea, lan egindako aldien hasiera (eguna, hila, urtea) eta amaiera (eguna, hila, urtea). Egiaztagiriak kasuan kasuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak edo organo eskudunek emandakoa beharko du izan, ebazpen honen II. eranskineko ereduari jarraituz edo agiria eman duen organoak horretarako duen ereduaren arabera, baina betiere lan egindako aldien hasiera-amaierak arestian ezarri den bezala xehaturik.

f) Baloratu ahal diren merituak justifikatzen dituen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

3.4.3.– Euskera-ezagutza egiaztatzetik salbuestea:

Osakidetzan dagokion hizkuntza eskakizuna jadanik lortu duten edo beste administrazio publiko batek emandako hizkuntza eskakizunaren baliokidetza Osakidetzak baliokidetu dien lehiaketa honetan parte hartzen dutenek bakarrik egongo dira salbuetsita euskara-ezagutza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztetik.

3.4.4.– Eskabide baldintzatua.

Izangaiek lekuz aldatzeko eskabidea ezkontidearen edo izatezko bikote-kidearen eskabidearen arabera baldintzatu badute, 3.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, beren eskabidearekin batera ezkontide edo izatezko bikote-kidearenaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, ezkontidea izanez gero, famili liburuaren fotokopia konpultsatua ere bai, edo, izatezko bikote-kidea izanik, bikotea bizi den udalerriko udalak edo, halakorik egonez gero, elkartze zibilen udal erregistroak emandako bizikidetzako jatorrizko egiaztagiria.

3.4.5.– Dokumentuak aurkezteko modua:

Jatorrizko egiaztagiriak berariaz eskatzen direnean izan ezik, jatorrizkoaren kopiaren bidez aurkezten diren dokumentuen konpultsak ondorengo informazioa jaso beharko du: data eta konpultsatu duenaren izen-deiturak, nortasun agiria eta irakur daitekeen izenpea.

Lan eta argitalpen zientifikoei dagokienez, argitaratze-aipamena jaso beharko da horien fotokopietan, edo, hala badagokio, horiek agertzen diren aldizkari zientifikoaren edo informazio-aldizkariaren web orria aipatu beharko da. Bilera zientifikoetan aurkeztu arren argitaratu ez diren lanak direnean, haiekin batera dagokien egiaztagiri konpultsatua aurkeztuko da, erakunde edo zentro antolatzaileak emandakoa hain zuzen.

Merituek bakar bakarrik baloratuko dira baldin eta izangaiak onartuak badauzka deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean, horretarako eman zaion dokumentu baten bidez eta eskabideak aurkezteko epean egiaztatu baditu.

4.– Lehiaketaren garapena.

4.1.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen duena, eta bertan honako datua adieraziko da: baztertzeko arrazoia. Hamar egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabidea zuzentzeko. Ebazpen hori Osakidetzako web orrian argitaratuko da.

Epearen barruan eta behar bezala aurkeztutako erreklamazioak behin betiko ebazpenaren bidez onartu edo baztertuko dira.

4.2.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

Erreklamazio-epea amaitutakoan, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartuko du ebazpen baten bidez, eta inor baztertuz gero, arrazoiak emango ditu. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, Ebazpena Osakidetzaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

4.3.– Osakidetzak onartutako eskabideak epaimahai kalifikatzaileari bidaliko dizkio lehiaketako merituak baloratu ditzan.

4.4.– Euskararen ezagutza baloratzea:

Euskararen ezagutza bete beharreko baldintza ez den lanpostuetarako, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 18. artikuluak xedatutakoaren arabera ezarrita duten hizkuntza-eskakizuna baloratuko da.

Edozein kasutan ere, hornitze-prozesuetan euskararen ezagutza balorazioak dagokion lanpostu funtzionalari ematen zaion portzentajea izango du muga, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Hizkuntza-eskakizun horien baliokidetza-erregimena apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 41. artikuluan jasotakoa izango da, eta baita azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan jasotzen dena ere.

Izangaiek titulazioaren edo egiaztagirien fotokopia konpultsatua aurkeztuko dute eskabidearekin batera, 3.4 oinarriak ezarritako moduan.

Gorago aipatutakoaren babesean eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 1671/2011 Ebazpen bidez egindako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deialdietako bigarren prozesuko behin betiko kalifikazioak argitaratzen dituen Ebazpenean araututakoaren babesean, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duten izangaiei gehieneko puntuazioa emango zaie.

4.5.– Ingeles, frantses eta/edo alemanaren ezagutza baloratzea:

Ingelesa, frantsesa edo alemanaren ezagutza ere baloratuko da. Gehienez 1,5 puntu lortu ahal dira hizkuntza bakoitzeko, eta guztira gehienez 3 puntu.

Meritu hori egiaztatzeko, dagokion hizkuntza-eskolak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da, 3.4. oinarrian aurreikusten den moduan.

I.– Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta bere baliokideen C-2 eta C-1 mailako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.

II.– Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta bere baliokideen B-2 mailako tituluengatik puntu bat (1) emango da.

III.– Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta bere baliokideen B-1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.

IV.– Ingeles, frantses eta aleman filologiako lizentziaturagatik dagokion hizkuntzari esleitutako gehieneko puntuazioa emango da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-2, C-1, B-2 eta B-1 mailen baliokideak dira ebazpen honen IV. eranskinean jasotzen diren tituluak.

Hizkuntza bereko titulu batzuk egiaztatuz gero, maila altuenekoa bakarrik balioztatuko da.

4.6.– Merituak baloratzea.

Interesdunak garaiz eta behar bezala aurkezten duen dokumentazioaren arabera baloratuko ditu merituak epaimahaiak, lekualdatze lehiaketako deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko merituak zenbatuz, 4.4 oinarrian aurreikusitakoa salbu.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen alegatu eta behar bezala egiaztatu ez den meriturik ezingo da inola ere baloratu.

Ebazpen honen III. eranskinaren bidez onartzen da merituen baremoa, honako atalekin:

a) Esperientzia profesionala.

Merituen baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko da.

b) Prestakuntza.

Merituen baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko da.

c) Euskararen ezagutza:

4.3 oinarrian ezarritakoaren arabera egiaztatzen den euskara-ezagutza baloratuko da, Merituen Baremoan aurreikusitakoaren arabera.

4.7.– Berdinketak guztizko puntuazioetan.

Izangaien artean berdinketa gertatuz gero, emakumeei emango zaie lehentasuna dagokien kategoria eta lanpostu funtzionaletan, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4 artikuluan araututakoari jarraituz.

Berdinketak jarraituko balu, atal bakoitzean eta horien hurrenkeraren arabera guztira punturik gehien duen izangaiaren alde erabakiko dira.

Hala ere, berdinketak jarraituko balu, zerbitzu aktiboan edo parte hartzen duen kategorian erreserban duen plazan egun-kopuru gehien daukan izangaiaren alde erabakiko da.

Azkenik, aurreko irizpideak aplikatu ostean oraindik berdinketa desegin ez bada, lehenago jaio denaren alde erabakiko da.

5.– Destinoak esleitzeko prozedura.

5.1.– Destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena.

Epaimahaiak eratutakoan, hauek lanpostu funtzional bakoitzaren destinoen esleipena jasotzen duen behin-behineko zerrenda onartu eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzari helaraziko diote.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak aginduko du destinoen esleipeneko behin-behineko zerrenda hau argitaratzeko, onartuen zerrendarekin batera, guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori ebazpen baten bidez argitaratuko da, eta bi eranskin izango ditu:

I. eranskinean onartutako pertsonalaren zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Era berean, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren baztertuta geratuko den pertsonalaren zerrenda azalduko da.

II. eranskinean deialdi honetako I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalen destinoak lortu dituen pertsonal esleipendunaren zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Ebazpen horren aurka izangai interesatuek erreklamazioa aurkeztu ahal diote Giza Baliabideetako zuzendariari hamar egun balioduneko epean, Osakidetzako web orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Epearen barruan eta behar bezala aurkeztutako erreklamazioak behin betiko ebazpenaren bidez onartu edo baztertuko dira.

5.2.– Destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena.

Epaimahai bakoitzak lanpostu funtzional bakoitzaren destinoen esleipena jasotzen duen behin betiko zerrenda onartu eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dio.

Osakidetzako zuzendari nagusiak aginduko du destinoen esleipeneko behin betiko zerrenda hau argitaratzeko, onartuen zerrendarekin batera, guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori ebazpen baten bidez argitaratuko da, eta bi eranskin izango ditu:

I. eranskinean onartutako pertsonalaren zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Era berean, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren baztertuta geratuko den pertsonalaren zerrenda azalduko da.

II. eranskinean deialdi honetako I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalen destinoak lortu dituen pertsonal esleipendunaren zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

6.– Lanpostuaz jabetzea.

Emandako destinoari ezin zaio uko egin, salbu eta interesdunak beste destino bat lortzen badu eta horrek lanez aldatzea eskatzen badu beste osasun-zerbitzu edo administrazio batek deituta borondatez behin betiko mugitzeko prozedura baten bidez edo izendapen askearen bitartez.

Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin-betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Lanpostuaz jabetzeko, orokorrean, hiru eguneko epean jabetu beharko dira, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik aurrera, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileek, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipendunak Osakidetzako destino bat zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari badira, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango dute lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori zenbatzeko, okupatzen duten destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez badira behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko dira lanpostuaz, eta zerbitzu-eginkizunen kasuetan, kargu-uztea egin eta hurrengo egunean.

Lehiaketa erabakitzeak zerbitzu aktibora itzultzea dakarrenean izan ezik, destinoaz jabetzeko epea edo epe horren luzapena, halakorik bada, zerbitzu aktibotzat joko da eta dagozkion lan-sariak jasoko dira destinoko zentroaren kargutan.

Langile bat borondatezko mugikortasuneko prozedura batean destinoaz jabetzen ez bada, ezarritako epeen barruan edo lege edo arauen arabera epe horiei dagozkien luzapenetan, ulertuko da estatutupeko langile gisa interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan deklaratuko du zerbitzuak egiten zituen osasun-zerbitzuak.

Dena dela, justifikatu ahal diren arrazoiak daudenean, interesdunari aurretik entzunda Osakidetzak arrazoi horiek ontzat ematen baditu, egoera hori ondoriorik gabe utzi ahal da. Kasu horretan interesdunak destino berrian hasi beharko du bere garaian destinoaz ez jabetzeko traba izan ziren arrazoiak desagertu bezain pronto.

7.– Epaimahaia.

7.1.– Izendapena:

Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko ditu ebazpen honen bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak.

7.2.– Osaketa:

Epaimahai kalifikatzailea 7 kidek osatuko dute. Haien artean epaimahaiburua eta idazkaria izendatuko dira eta gainontzekoak kide arruntak izango dira. Epaimahaikide guztiek ordezkoa izango dute.

Epaimahaikide guztiak administrazio publikoetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionarioak edo estatutario finkoak, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako lan-kontratuko langileak izan beharko dira, baldin eta haien lanpostuan edo kategorian jarduteko hautaketa-prozesuko kategorian sartzeko eskatzen den maila akademiko bera edo goragokoa eskatzen bada.

Epaimahai kalifikatzaileko kide guztiak bakoitza bere izenean izango da bertako kide.

Idazkaria edozein Administrazio Publikoko pertsonal finkoen artean izendatuko da eta eginkizun administratiboak izango ditu, eta goi-mailako titulazioa eta Epaimahaikide izango da, eta hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango du.

Epaimahaiaren osaketan, gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokia duten gizonezko eta emakumezkoen arteko ordezkapen orekatua bermatuko da, eta bere kideek inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak beteko dituzte.

Zuzendari nagusiak ebazpen bidez jakinaraziko du epaimahaia nork osatuko duten. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, kideekin lankidetzan jardungo duten aholkulari berezien laguntza izan dezake. Aholkulari horiei ere epaimahaikideei eskatutako titulazio baldintza bera eskatuko zaie. Bakoitza bere espezialitatean arituko da, eta horretarakoxe bakarrik jardungo dute elkarlanean organo kalifikatzailearekin.

7.3.– Abstenitzea eta errefusatzea.

Epaimahaikideek abstenitu egin beharko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak, 28. artikuluan jasotako kasuren batean badaude, eta deialdia egin duen agintaritzari horren berri eman beharko diote, bidezkoa dena ebazteko. Kasu beroriek direla kausa, interesdunek errefusatzea bultza dezakete edozein unetan, aipatu legearen 29. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

7.4.– Jarduteko arauak.

Epaimahaiak azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak, 22tik 27ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauei jarraituz jardungo du.

Nolanahi ere, epaimahaiburuaren aginduz bilduko da, idazkariak deituta, eta eratu ahal izateko epaimahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta gutxienez kideen erdiak bertaratu beharko dira.

Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira.

7.5.– Eskumenak.

Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduz eta horren objektibotasuna bermatzeko arduraz.

Halaber, oinarriak ezartzerakoan agertzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta jaso gabeko kasuetarako irizpideak finkatuko.

7.6.– Zerbitzuagatiko kalte-ordaina.

Epaimahaikideek kalte-ordainak jasoko dituzte egindako zerbitzuengatik, baita bertaratzeagatik dagozkienak ere, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, epaimahaiaren aholkulariek eta laguntzaileek ere jasoko dituzte kalte-ordain horiek zaintza-lanengatik eta laguntza materiala eskaintzeagatik.

8.– Argitaratzea.

Deialdi hau EHAAn argitaratuko da.

Halaber, prozedura hau garatzeko emango diren Ebazpenak eta EHAAn argitaratu daitezenak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian argitaratuko dira.

9.– Oinarrien interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioa deialdi honetako epaimahai kalifikatzaileei dagokie.

10.– Egoitza.

Lehiaketa honetatik ondorioztatuko diren ondorio jarduera guztietarako, jurisdikzio-eskumenaren eskuduntza barne, Erakunde Zentrala hartuko da Osakidetzako egoitzatzat (helbidea: Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).

11.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hauek dira errekurtsoetarako arauzko oinarriak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duena; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala