Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
2798

IRAGARKIA, Bermeoko portuko kofradiaren moila berritzeko obren lizitazio egiteko dena (Espedientea: 10/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 10/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bermeoko portuko kofradiaren moila berritzeko proiektua.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Bermeo, Bizkaia.

d) Burutzeko epea: zortzi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: milioi bat zortziehun eta hogeita hemeretzi mila zortziehun eta laurogeita bi euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (1.839.882,58) gehi hirurehun eta hogeita hamaika mila ehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta laurogeita sei zentimo (331.178,86) BEZarenak. Beraz, guztira, bi milioi ehun eta hirurogeita hamaika mila hirurogeita bat euro eta berrogeita lau zentimo (2.171.061,44).

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 54.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko uztailaren 13a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Sailkapena: bai.

Taldea: F. Azpitaldea: 1. Kategoria: d, eta

Taldea: F. Azpitaldea: 5. Kategoria: e.

Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ondoren zehaztuko den eran egiaztatu beharko dituzte ekonomia– eta finantza-kaudimena eta kaudimen teknikoa.

A) Ekonomia– eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede den jarduera-eremuko negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, azken hiru urteetakoa. Gutxienez 2.000.000 eurokoa beharko du, azken hiru (3) urteak hartuta.

B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan burututako obren zerrenda, obraren deskribapena, zenbatekoa, kontratua egin duen entitatea eta harremanetarako pertsona zehaztuta. Azken 5 urteetan 1.800.000 eurotik gorako aurrekontua izan duen itsasoko obra bat egin dela egiaztatu beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2012ko uztailaren 16a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira: 60 puntu.

A) Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 55 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1.a) puntua.

B) Berme-epea. Haztapena: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1.a) puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Haztapena, guztira: 40 puntu.

A) Lanen azalpen- eta justifikazio-memoria. Haztapena: 20 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1.b) puntua.

B) Programazioaren koherentzia eta obraren epea. Haztapena: 20 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1.b) puntua.

10.– «C» gutun-azala irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

c) Data: 2012ko uztailaren 27a.

d) Ordua: 10:00ak.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– Eskaintza ekonomikoen irekiera.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

c) Data: 2012ko irailaren 4a.

d) Ordua: 10:00ak.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala