Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2791

EDIKTUA, 818/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 818/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Cubiertas y Montajes Sanz, S.L.

Abokatua: Maite Gonzalez Zuloaga.

Prokuradorea: Ors.

Demandatua: Anitz, S.A.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da, 2010eko abenduaren 20an, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Germán Ors Simón epaitegietako prokuradoreak Cubiertas y Montajes Sanz S.L. merkataritza-sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-ihesean den Anitz, S.A. demandatua kondenatzen dut honako zenbateko hau ordaintzera: seiehun eta hogeita hamabi mila eta laurogeita hamazortzi euro eta berrogeita zazpi zentimo (632.098,47).

Merkataritza-operazioetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako interesak ere ordaindu beharko ditu, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera ordaindu ere.

Alde demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Anitz S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Epai honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak; horretarako, idazki bat aurkeztu beharko du, bost eguneko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera; idazkian, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki aurkaratzen den adierazi beharko da.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto Taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontu zk.: 4726 0000 00 0818 10); errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean utzi dela diru-zenbateko hori (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetan du eskuragarri interesdunak.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana