Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2789

EDIKTUA, seme-alabenganako behin betiko neurrietarako 731/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 731/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Sheila Maria Arana Villelga.

Abokatua: Maria Eugenia Garcia Abendaño.

Prokuradorea: Llama.

Demandatua: Ricardo Lopez Lopez.

Gaia: seme-alabenganako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2012ko martxoaren 22an, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Sheila María Arana Villega andrearen ordezkariak Ricardo López López jaunaren kontra aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, haien semeari buruz honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

1.– Amari ematen zaio bien semearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, guraso biena izango da.

2.– Gurasoak bat etorri ez direnez gero, aitaren aldeko bisita-erregimen hau ezartzen dut:

Hilean bi asteburu –aldez aurretik adostuko da zeintzuk izango diren, betiere aitaren lan-egutegiaren arabera–, eta, astelehenetik ostiralera, bi astegun.

Eskola-oporrei dagokienez, iraupena kontuan hartuta, honela banatuko dira: Gabonetan, lehenengo urtean, aita abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an egongo da adingabearekin, biak barne; bigarren urtean, berriz, abenduaren 24an eta 25ean eta urtarrilaren 5ean, biak barne; hurrengo urteetan ere, horrela txandakatuko dira. Aste Santuko eta udako oporraldietan, ohiko bisita-erregimena errespetatuko da.

Bisita-eskubideaz baliatzean, aitak amaren etxean eta hitzartutako orduan hartu eta utziko du semea, gurasoek besterik adosten ez duten bitartean.

Telefono bidezko eta idatzizko komunikazioa behar bezain zabala izango da.

3.– Adingabearentzat 157 euroko hileko elikadura-pentsioa ezartzea, aitak ordaindu beharrekoa. Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du aitak, hil bakoitzeko 5etik 10era bitartean, amak izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

4.– Ezohiko gastuak (osasuna, hezkuntza, e.a.) guraso biek ordainduko dituzte, erdibana.

Ez da kosturik ezarri.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ricardo Lopez Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko apirilaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala