Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
2788

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Navaridasko (Araba) Alto de Castejón herrixkako Gune Arkeologikoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratu zuen urriaren 1eko 225/2002 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera emateko eta interesdunei entzunaldia emateko eta jendaurrean jartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen.

Urriaren 1eko 225/2002 Dekretuaren bidez (urriaren 17ko EHAA, 198. zk.), kultura ondasun monumentu-multzo izendapenaz kalifikatu zen Navaridasko Alto de Castejón herrixkako Gune Arkeologikoa, eta haren babes-araudia finkatu zen.

Arabako Foru Aldundiak monumentu-multzoaren egungo babes-araubidea aldatzea eskatu zuen, A-3212 errepidearen hobekuntza obrak egin ahal izateko.

Horrela, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek, Foru Aldundiaren proposamenei erantzunez, babes-araubidearen 8. artikuluaren idazkera berria proposatu zuten.

Horregatik guztiagatik, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako txostena aztertu ondoren, eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hasiera ematea Navaridasko (Araba) Alto de Castejón herrixkako Gune Arkeologikoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzen duen urriaren 1eko 225/2002 Dekretua aldatzeko espedienteari, hasierako babes-araubidearen artikuluaren idazkera berria emateko, ebazpen honetako I. eranskinean ezartzen den bezala.

Bigarrena.– Hasiera ematea Navaridasko (Araba) Alto de Castejón herrixkako Gune Arkeologikoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasuna deklaratu zuen urriaren 1eko 225/2002 Dekretua aldatzeko irekitako espedientea jendaurrean jartzeko epeari. Jendaurreko informazio-aldia hogei egunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Ezarritako epe horretan, interesatuek nahi dituzten alegazioak egin, eta agiriak aurkez ditzakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluek aurreikusten duten legez. Aipatutako espedientea Kultura Ondarearen Zentroan dago (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

Hirugarrena.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena.– Sailkapena aldatzeko espedienteari hasiera emateko ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, Navaridasko Udalari (Araba), eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Ingurumen eta Hirigintza Sailari, eta bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere.

Bosgarrena.– Urriaren 1eko 225/2002 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera emateko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn argitaratzea, guztiek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 21a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

I. ERANSKINA
Urriaren 1eko 225/2002 Dekretuaren III. eranskinean ezarritako Babes Erregimeneko 8. artikuluaren idazketa berria.

8. artikulua.– Azpiegiturak (1. eta 2. eremuak). 2. eremua zeharkatzen duen toki-errepidean (A-3212) obrarik egin behar izanez gero, errepidearen plataformaren erreferentziarekin egin beharko da. Bidea zabalagotzeko egiten den edozein aldaketak azterketa arkeologiko bat beharko du, eta azterketa horrek ager litezkeen aztarnen gizarteratzea eta balioztatzea aurreikusi beharko du. Zabalagotze-lanek ez dituzte inola ere gaindituko erantsitako taulako neurriak, alegia, oraingo errepidearen ardatzetik noraino zabaldu daitekeen gehienez ere azaltzen dutenak. Bidearen trazadura aldatzea ez da inoiz onartuko, salbu eta plataforman eta adierazitako mugak horiek errespetatuta. Era berean, ezin izango da soroetarako pista berririk egin, ezta daudenak berrireki edo horien trazadura edo zabalera aldatu ere. Debekatuta dago, halaber, pistetan lurra iraultzea dakarren jarduerarik edo antzekorik egitea.

Bidean esku-hartzeko gorde behar diren tarteak:

(Ikus .PDF)

(Ezkerrera eta eskuinera, Navaridas-Elciego norabidean)


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana