Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2785

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 30ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Igor Ahedo Gurrutxaga jauna «Politika eta Administrazio Zientzia» jakintza arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitekoa dena. Plaza horren deia 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011ko azaroaren 14ko EHAA).

Errektorearen 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bitartez (2011ko azaroaren 14ko EHAA) batzordea osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreaordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektoreak erabaki du Igor Ahedo Gurrutxaga jauna, 30672700-S NAN zenbakiduna, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea; Kodea: AGC8L1-D00110-5;Jakintza arloa: «Politika eta Administrazio Zientzia». Saila: «Politika eta Administrazio Zientzia». Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa.Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Portaera Politikoa», «Analisi Politikaren Oinarriak» eta «Aldaketa eta Gatazka Politikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2012ko maiatzaren 30a.

Errektorea,
Eginkizunak Eskuordetuta (2011-02-25ko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA)

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana