Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., asteartea,2012 maiatza 29


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2397

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (H-2012-48-526-M).

María Dolores García Garcíak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatuagatik ere, Estrella García Gabarri andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, H-2012-48-526-M zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan; era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimendua jakinarazten diogu:

– Estrella García Gabarri andrearen erroldatze-ziurtagiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino (2012-01-09) urtebete lehenagotik edo bost urte segidan azken hamar urteetan. Erroldatze-agiri horretan, bizilekuan bizi diren pertsona guztiak agertu behar dira.

– Eskatzailearen zinpeko aitorpena, itzultzeko edo zigortzeko prozeduren eraginpean dagoela adierazteko, baldin eta prozedura horiek oraindik ere bideratzen ari badira, behin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haien erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen esparruan abiatu ondoren; baita indarrean dagoen dekretuan jasotako arauak onartu egiten dituela adierazteko ere.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia, 85; 48011, Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modu erabiliz. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 17a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala