Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2394

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 638/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 638/11 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Maria Odette Ferreira Nunez.

Abokatua: Eduardo Verastegui Cobian.

Prokuradorea: Sanchez.

Demandatua: Vladimiro de Mateos Mendoza.

Gaia: familia-zuzenbidea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Bidezkoa da XXXXX adingabearen inguruan honako neurri pertsonal eta ondarezko hauek hartzea:

– XXXXX adingabearen babesa eta zaintza amaren esku uzten da, eta guraso-ahala bi gurasoen esku.

– Zaintza ez duen gurasoari honako bisita-erregimena eta egonaldiak ezartzen zaizkio:

a) Bi asteburutik batean aitak larunbat goizean 10:00etan jasoko du haurra eta igandeko 20:00etan itzuli honako hilabete hauetan: azaroan, abenduan, urtarrilean, otsailean, martxoan eta apirilean; gainerako hilabeteetan 22:00etan itzuliko du.

b) Udan hilabete egongo da haurra aitarekin; hilabete hori, aitak aukeratuko du urte bikoitietan eta amak urte bakoitietan.

c) Gabonetan, adingabeak astebete bat aitarekin igaroko du eta beste bat amarekin. Urte bikoitiak aitak aukeratuko ditu, eta, bakoitiak amak.

d) Gurasoen arteko adostasunik egon ezean, haurrak aitarekin igaroko du Aste Santua urte bikoitietan, eta amarekin urte bakoitietan.

Semeak amarekin igarotzen baditu opor-hilabetea eta Gabonetako eta Aste Santuko oporrak bertan behera utziko dira aitaren asteburuko bisitak, eta amaren etxeko bebarruan jaso eta utziko da haurra.

– Aitak 100 euro ordaindu beharko ditu hilero, seme adingabearen alde, eta Estatistikako Institutu Nazionalak edo beraren ordez diharduen erakunde autonomoak ezarritako KPIren aldaketen arabera eguneratuko da. Aurreratuta eta hileko lehen bost egunen barruan egin beharko du ordainketa, amak horretarako izendatutako banku-kontuan.

– Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte aparteko gastuak. Bien artean ados jarri ezean, hauek hartuko dira aparteko gastutzat: Gizarte Segurantzan sartzen ez diren osasun-gastuak (besteak beste, ortodontzia eta oftalmologiakoak); ikasketak sendotzeko jarduerak edota eskolaz kanpokoak; udalekuak; eta atzerriko egonaldiak nahiz unibertsitate-jarduerak (joan-etorriak eta egonaldia barne). Aparteko gastuak egiteko, bi gurasoen oniritzia beharko da.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 30 0638 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Vladimiro de Mateos Mendoza demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala