Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2393

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 551/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 551/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Pagola.

Demandatua: Silvia Teresa Basaldua de Ibar eta Osvaldo Esteban Ibar.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, 2012ko urtarrilaren 18an, eta honako hau da epaitza:

Funtsean baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Pagola jaunak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztu duen judizio arrunteko demanda, auzi-ihesean diren Silvia Teresa Basaldúa de Ibar eta Osvaldo Esteban Ibar jaun-andreen aurkakoa. Demanda horren helburua 26.935,49 euro erreklamatzea da.

1.– Silvia Teresa Basaldúa de Ibar eta Osvaldo Esteban Ibar jaun-andreak kondenatzen ditut, ebazpen hau irmoa egindakoan Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari 26.935,49 euro ordaintzera.

2.– Silvia Teresa Basaldúa de Ibar eta Osvaldo Esteban Ibar jaun-andreak kondenatzen ditut, ebazpen hau irmoa egindakoan Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari honako hauek ordaintzera: 26.935,49 euroko zenbatekoaren % 17,25eko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik –2011ko apirilaren 18tik– ordainketa guztiz egin arte sortutakoak.

3.– Silvia Teresa Basaldúa de Ibar eta Osvaldo Esteban Ibar jaun-andreak kondenatzen ditut prozeduraren kostuak ordaintzera.

4.– Silvia Teresa Basaldúa de Ibar eta Osvaldo Esteban Ibar jaun-andreak absolbitu egiten ditut haien aurka aurkeztu diren gainerako uzietatik.

Epai hau helaraz bedi epaitegi honetako epaien liburura, eta prozeduran lekukotza utzi hartan.

Silvia Teresa Basaldua de Ibar eta Osvaldo Esteban Ibar demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala