Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2392

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 509/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 509/11, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Tames.

Demandatua: Marta Cospedal Portu.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

20012-02-08an, aipatu judizioan epai eman da, zeinen epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Kutxak aurkeztutako demanda, Marta Cospedal Porturen aurkakoa. Horregatik, demandatu hori kondenatzen dut Gipuzkoa eta Donostiako Kutxari 11.900,07 euro ordaintzera.

9.356,95 euroren interesei dagokienez, hitzartutako % 17,25eko berandutze-interesak aplikatu behar dira, kontua itxi eta hurrengo egunetik aurrera sortutakoak (bi kasuetan, 2010eko abuztuaren 24a), eta kontaketarako lehenengo eguna 2010eko martxoaren 6a da; aldiz, gainerako 2.543,12 euroko zenbatekoari dagokionez, hitzartutako % 17,25eko interesak aplikatu behar dira baita ere, baina demanda hau aurkezten denetik aurrera kontatuta. Kasu batean zein bestean, harik eta epai hau eman arte sortuko dira interes horiek, eta behin epaia emanda, PZLren 576 artikuluan aurreikusitako interesak aplikatu ahal izango dira.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi egin denez, Marta Cospedal Portuk ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Eraman bedi epai honen testigantza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274 - 1855 0000 04 0509 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marta Cospedal Portu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala