Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2391

EDIKTUA, 1061/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1061/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Mercedes Pagola.

Demandatua: Diego Mauricio Murillo Jaimes.

Gaia: hitzezko judizioko demanda.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Pagola prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Diego Mauricio Murillo Jaimesen aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.705,12 euro –tronkoarenak–, gehi hitzartutako interesak (% 17,25), 2010eko martxoaren 25etik, hau da, mailegu-kontua itxi eta biharamunetik –kontu horren zorpeko saldoa erreklamatzen baita– guztia ordaindu arte sortutakoak. Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Diego Mauricio Murillo Jaimes demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala