Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2390

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 685/11 judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 685/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: H.C.N.P.

Abokatua: Vazquez Lopez Francisco Ramon.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Said Likamata.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Said Likamata demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

EPAITZA

Baietsi egiten dut H.C.N. andrearen ordezkaritzak Said Likamata-ren aurka aurkeztutako demanda, eta elkarrekin duten XXXX semeari dagokionez, honako erabakiak hartzen ditut:

– Amari izendatu zaio 2390XX semearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbidezko bigarren oinarriak ezarritako bisita-erregimena izango du aitak.

– Bien semearen alde 100 euroko hileko elikadura-pentsioa ezartzea, aitak ordaindu beharrekoa, eta, betiere, haren hileko diru-sarreren %20aren parekoa. Pentsioa aurretiaz ordainduko du aitak, hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, amak hartarako izendatzen duen kontuan, eta gutxieneko zenbateko hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo bere ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera. Guraso biek erdibana ordainduko dituzte adingabeak sortzen dituen aparteko gastuak.

Ez da kosturik ezarri.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko martxoaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana