Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
2385

80/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen kide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak interes orokorrekotzat jotako portuak arautzen ditu atariko tituluaren II. kapituluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, Bilbokoa eta Pasaiakoa sartzen ditu portu horien artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta interes orokorreko portuek bakoitzak bere autonomia-erkidegoan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak zenbait neurri ezarri ditu erkidegoek portu-agintaritzen antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten, agintaritza horiek baitira portuak zuzentzen dituzten organo publikoak.

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 30.2 artikuluan ezarritakoaren arabera:

«1.– Administrazio Kontseilua hurrengo kideek osatzen dute:

b) Berezko kide batek; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Gutxienez 10 eta gehienez 13 kidek. Kanaria eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da kopuru hori. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopurua ezartzea, baita kideak izendatzea ere.

2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, aurreko paragrafoko c) idatz-zatian aipatu diren kideak izendatuko dituzte hurrengo irizpideak errespetatuz:

a) Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko dute itsas kapitainak ez ezik, beste hiru kidek, euretariko bat estatuko abokatua izango dela, eta, beste bat, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

b) Autonomia-erkidegoa kide horietako lauk eta lehendakariak ordezkatuko dute.

c) Kanaria uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

d) Portuko zerbitzugunea hartzen duten udalerriek kontseiluaren gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, portu- agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.

e) Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko dira: Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.

Kideen izendapena nahitaez egin beharko da administrazio-kontseiluan ordezkatuta dauden administrazio publikoen eta erakunde nahiz antolakundeen proposamena kontuan hartuta. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.

Administrazio-kontseiluko kideen izendapenek, 1. paragrafoko c) idatz-zatiak aipatutakoek, lau urteko iraupena izango dute, berriztatzeko aukerarekin, hurrengo paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe.

Kontseiluko kideak banantzea akordatuko du autonomia-erkidegoko organo eskudunak, mahaikide horiek ordezkatzen dituzten organizazio, antolakunde eta erakundeek hala proposatuta.»

Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Estatuko Portuen lehendakariak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko duen kide bat kendu eta beste bat izendatzeko proposamena jakinarazi dio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari.

Ondarioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarriakoarekin bat, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluan 2012ko maiatzaren 22an onartu ondoren,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den pertsona Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide kargutik kentzea, aipatzen den zuzenbide publikoko ente juridikoak eskatuta:

1.1.– Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:

– Álvaro Sánchez Manzanares jauna.

2. artikulua.– Ondoren zehazten den zuzenbide publikoko ente juridikoak eskatuta eta irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.2.e) artikuluan aurreikusitako terminoetan, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea haren ordezkari izateko:

2.1.– Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:

– Javier Gesé Aperte jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau, kargugabetzea eta izendapen berria Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaizkion egunetik aurrera sartuko da indarrean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala