Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., asteartea,2012 maiatza 29


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2378

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 11koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Sail honetan Euskadiko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordea izateko lanpostu bat hutsik dago, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz eta Funtzio Publikorako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen da. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculuma igorri behar dute eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdia Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak ebatziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den agindu baten bidez. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

Deialdi-agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 11.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

ERANSKINA

Lanpostua:

– Izena: Euskadiko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea (kodea: 512106; dotazio-zenbakia: 1).

– Lekua: Eusko Jaurlaritza. Gasteizko egoitza.

– Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.

– Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: A1502.

– Destino-osagarria: 29

– Osagarri espezifikoa: 0-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.

– Derrigortasun-data:

Betebeharrak:

– A1502 kidegoetakoa izatea.

– Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaile Kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.


Azterketa dokumentala