Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2319

IRAGARKIA, Redox Multimedia, S.L.ri 2012ko urtarrilaren 26ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Gaitek Programaren pentzutan 2009ko ekitaldian emandako laguntzeei dagokienez, ez-betetzeari buruzko espedientea irekitzen da.

Ebazpen hori Redox Multimedia, S.L. enpresari jakinarazten saiatu arren erakundearen azken helbidean (Landabarri pasealekua 3, 1. eraikina, Avanzada-Artatza, Leioa), ez da lortu. Hori dela-eta, ebazpenaren testu osoa argitaratzen da ondoren:

«Ebazpena, 2012ko urtarrilaren 26koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Redox Multimedia, S.L.ri (B95068268) ez-betetze espedientea irekitzeko dena, Gaitek Programaren baitan 2009ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente zk.: IG-2009/000643.

Azterturik geratu da Redox Multimedia, S.L.ri (B95068268) 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren baitan ireki zaion espedientea. Agindu hori 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez aldatu zen, eta produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautu zuen (Gaitek Programa).

AURREKARIAK

2009ko ekainaren 2an, Redox Multimedia, S.L. sozietatateak Gaitek Programaren agindu arautzailean xedatutako laguntzetara atxikitzeko eskabidea aurkeztu zuen (Gaitek Programa, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa).

2009ko abenduaren 30ean, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak Redox Multimedia, S.L. sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori ez zen itzuli beharrekoa, eta 19.365,51 eurokoa zen. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70, 13.555,86 euro, ordaintzeko agintzen zen, bai eta gainontzekoa burututako programa proportzioaren arabera ordainduko zela adierazi ere, betiere agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ostean.

Redox Multimedia, S.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

2011ko abenduaren 26an, Teknologia Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko; hala ere, bi aldiz saiatu arren, ez zuen jakinarazpena egitea lortu (501306 irteera-ofizioa).

Onuradunak zerga-obligazioak beteak dituela egiaztatzeko agiririk aurkeztu ez duenez, aipatu arauaren 22. artikuluarekin bat etorriz, ez-betetze espedientea ireki zen, izan ere, arau horretan honako hau xedatzen da: aplikatzeko araudian ezarritako betekizunak ez betetzeak edota ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak, aldez aurretik ez-betetze espedientea eman eta gero, honako hauek ekarriko ditu: ebazpena indargabetzea, eta laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubide eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza edo diru-laguntza zein helburutarako eskatu eta eman zen, horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea; laguntza zertarako eskatu zen, helburu jakin horretarako erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Redox Multimedia, S.L.ri (B95068268) ez-betetze espedientea irekitzea, hain zuzen ere ordaintzeko dagoen diru-laguntza (5.809,65 euro) jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko.

Bigarrena.– Bere interesen alde egoki deritzona adierazteko, 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 26a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 24a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


Azterketa dokumentala